Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardazkide (corpusean ez dago; ETCn 119 agerraldi) 1 izond beste baten simetria-ardatz bera duena; bi eroale zentrokidez osatua dena.

Horrez gain, modelo batzuek memoria txartelak (CF I/II, MMC, SD, MS, XD) irakurtzeko gailua dute, VGA, S-Video, AV, irteera digital optiko eta ardazkidea eta USB 2.0 konexioak dituzte, hau da, ordenagailura eta telebistara konektatzeko ez daukate inolako arazorik. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-21

Kanpoko obran, seinaleak jartzen eta lorategiak ipintzen bukatzen gabiltza, eta falta den elementu garrantzitsu bakarra aipatutako biribilgunea da, Telefonicaren ardazkide batekin zailtasun batzuk ditugulako. ETC-prentsa   Goienkaria, 2010-06-25

Edozein modutan, normala da interneten sarbidea duten sareak hibridoak izatea, hau da, Sare Optiko Pasiboa zati bat izatea eta erabiltzailearen zatia koaxiala edo ardazkidea izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Zizaila puruaren prozesuan (A), deformazio ardazkidea edo ez-birakaria dagoenean, X eta Z deformazio nagusien orientazioak ez dira aldatzen deformatzean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

9-16 IRUDIA M masa, h altuera eta R erradioa dituen zilindro trinko batek bere simetria-ardatzarekiko duen inertzia-momentua kalkulatzeko, zilindro hori zilindro huts ardazkidetan bananduko dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Diseinu ardazkideak osatzen dituzte, ardatz nagusia aldapan behera iparralderantz, itsasorantz, doala, eta beste hormekiko angelu zuzenak osatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

Komunikazioa garraiatuko duen bitarteko fisikoen ezaugarriak definitzea: pare bihurrituak, RS-232 RS232 estandarra, ardazkidea, airea, zuntz optikoa... ETC-entziklopedia   Geruza fisikoa, Wikipedia

2 kable ardazkide (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Kable ardazkidea bi eroale elektriko eroale zentrokidez osatutako kablea da. Erdiko eroalea edo nukleoa, kobrezko hari solidoz egina dago, geruza isolatzaile elektriko isolatzaile batez inguratua. ETC-entziklopedia   Kable ardazkide, Wikipedia

Dagoeneko hondartzan lurperatuta dagoen kutxatila batetik abiatuko da zuntza AEBetarantz: orain arte, kable ardazkide bat egon da bertan. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-05-05

Kable ardazkide baten zorroak 2 mm-ko barne-erradioa eta 4 mm-ko kanpo-erradioa ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus