Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardatzerdi (corpusean ez dago; ETCn 102 agerraldi) 1 iz ardatz bateko erdietako bakoitza.

Planeta baten orbitaren ardatzerdi nagusiaren kuboa eta bere periodoaren karratua zuzenki proportzionalak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Elipseen elementuen izenak hauexek dira: fokuak, simetria-ardatzak, erpinak, ardatzerdi nagusia, ardatzerdi txikia, distantzia fokala. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008

Pentsatuko dugu izpi bat ateratzen dela jatorritik; izpi hori, OX ardatzerdi positibotik hasita, erlojuaren orratzen kontra mugituko dugu, bira bat osatu arte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kalkulua. Ariketa ebatziak, Patxi Angulo Martin, EHU/UPV / UEU, 2018

Elipsoidearen kasuan, V=--frac 43pi abc formula erabiliz, a,b ext eta c elipsoidearen ardatzerdiak izanik. ETC-entziklopedia   Bolumen (espazioa) , Wikipedia

Udako solstizioa planeta bateko hemisferio bateko ardatzerdi baten makurdura axiala planeta hori orbitatzen ari den izarrerantz gehien makurtzen den unea da. ETC-entziklopedia   Udako solstizio, Wikipedia

2 ardatzerdi handi (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi)

Ardatzerdi handia, geometrian, elipse baten ardatz handiaren erdia da. [...] Ardatzerdi handia ardatz honen erdia da, eta zentrotik foku batera eta, ondoren, perimetroraino hedatzen da. ETC-entziklopedia   Ardatzerdi handi, Wikipedia

4.2 irudia Ardatz ekuatorialaren (ardatzerdi handiaren) luzeraren (a) eta ardatz polarraren (ardatzerdi txikiaren) (b) luzera erlatiboek zehazten dute elipsoide zabalaren itxura. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Hurbilketa hobea litzateke esatea Lurra bi muturrak zapalduta dituen esfera bat dela (elipsoide bat), 6.378,4 km-ko ardatzerdi handia eta 6.356,9 km-ko ardatzerdi txikia dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus