Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arauz1 adlag noski, jakina. ik araiz1.
Arauz, Burke jaunak ez zuen hartzen aldiko gonbidatu bat baino, inoiz ez pertsona bera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.
-Badakizu arauz ez dela gauza ederra; arinki kontsideratzen duzun bakartasuna bekatu da, Jainkoak gizona eta emaztea sortu baitzituen elkarrekin bizitzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.
Ez zen, arauz, hainbat hobea herrian gelditzen zirenen zortea! Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.