Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
- Eginen diren obren aipatzeko parada ukanen dugu egin arau. Herria 2005-04-07
Gero, zuk erosketak egin arau, Moneo hustuko da eta hustearekin askiko duzu berriz kargatzea. Herria 2002-11-07
Mezkiritz gainean geldialdi labur bat, oroimen gutizia hutsez: "Zer hotza!" Baina emeki emeki, Iruñera hurbil arau, eguzkia gaina hartzera doa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.
Eta mina zernahi bazterretara zabalduko du, aurrera egin arau -errezitatu zuen buruz eta azkar Stanek, ahapean hitz eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.
Jin arau eta puxkak lastairaren gainean finkatu-eta, bakoitza libre zen joan-jinka ibiltzea kanpaleku animale hartan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.
Erein arau, beti zerbait gelditzen da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 206. orr.
Gertatuak jin arau, egungo berriak ahantzarazi egiten du bezperakoa; eta Musa nazionalaren ekoizpenak, oroimen pribilegiatuen gogoan aldi batez egon ondoren, galdu egiten dira betikoz belaunaldi guti batzuen buruan Berria - Kultura 2006-03-30
Gizonak doinua entzun arau, geldituz, -doinu hori!...-. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 98. orr.
Aurrera egin arau, ostera, idazlea Carmen da beti, ez Ganboa: "bere aita nola atxilotu zuten kontatu du Carmenek liburuan", "gertatu zena ezagutu ahal izan du Carmenek", "Carmenek nostalgiaz hitz egiten du"... Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 59. orr.