Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi zegoen, izan ere, amerikar izenak ez zuela gehiago aplikagarritasunik haien kasuan; xaharraren gelan eman nituen hamar minutuetan konturatu nintzen horretaz. ETC-literatura, saiakera Aspernen paperak, Henry James (Juan Garzia), Igela, 2000
Pentsamendu honen oihartzuna liburu honetako 87 or. orrialdean agertzen du, baita ere dioenean ezin dela egon egiantzaren nozioaren "aplikagarritasunerako irizpiderik". ETC-literatura, saiakera Ezagutza objektiboa, Karl Popper (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Horren ondorioz, gaur egun kasu guztietarako balio duela eta unibertsala dela onartzen den arren, agian, egunen batean, haren balioa mugatu egin daiteke -hain zuzen ere, fisika nuklearrean susmatu izan da haren aplikagarritasunak mugak dituela- eta betiereko higiduraren arazoa bat-batean benetako arazo bihurtu. ETC-literatura, saiakera Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Datu gehiago lortu eta teknika hobetutakoan, Sumner ohartu zen gene anizkoitzaren hipotesia egokia zela bere datuak azaltzeko; egia esan, hipotesi horren aplikagarritasunaren adibide garbia da Sumnerren lana. ETC-literatura, saiakera Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Newtonek berak eta, batik bat, bere zientziaren erabilgarritasun eta aplikagarritasunak ematen diote Kanti ziurtasuna. ETC-literatura, saiakera Modernitatearen auziaz, Jon Jimenez, Andoni Olariaga, Jakin irakurgaiak, 2009
Askotariko zelula amak behar ditugu hainbat gaixotasun osatzeko zer aplikagarritasun izan dezaketen osoki ulertzeko". ETC-prentsa Egunkaria, 2001-08-11
Bushek bilerak egin ditu azkenaldian Segurtasun Nazionaleko aholkulari Condoleezza Ricerekin Genevako Itunaren aplikagarritasunaz eta ondorio legalez aritzeko. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-08
Ikertzaileek, berriz, euren ikerketen aplikagarritasuna hobeto ezagutu ahalko dute. ETC-prentsa Argia, 2000-03-19
Utzi diezaiogun Bolivia, Kuba, Irlanda, Kosovo eta gainerako iraultzak aztertu eta euskal aplikagarritasuna bilatzeari. ETC-prentsa Berria, 2009-05-15
Gazteak behar du jakin, etorkizuneko aplikagarritasunaz aparte, badirela mundua ulertzeko modu desberdinak, eta modu horiek komunitatea, lana, bizitza eta bere jarduna interpretatzeko beste aukera batzuk ematen diotela. ETC-prentsa Berria, 2016-05-28
"Inter partes", "aldeen artean" esan nahi duen esapide lokuzio latindar bat da, zuzenbidean, arau, ekintza juridiko edo kontratu baten aplikagarritasunari erreferentzia egiteko. ETC-entziklopedia Inter partes, Wikipedia
Modelo organismoak ikertzearen kostuak, mantentzeak eta emaitzen aplikagarritasun konplexuak, beste metodo batzuk sortzea eragin du. Zelulen kulturak eta in vitro ikerketek esaterako, zelula biziaren fisiologia mantentzen dute eta ez dute animalien sakrifiziorik eskatzen. ETC-entziklopedia Modelo organismoa, Wikipedia