Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso apartean bizi direla eurak, mendian, eta laguntza handia izan naitekeela ni, ondoko ohean, aitonak ez duela eta hitzik egiten gaztelaniaz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 44. orr.
Ordu berean, Ipurua zelaitik ez oso apartean, Real Madril peñako bazkideek Jorge Valdano Real Madrileko kirol zuzendaria eta Raul Ronda, Nicolas Martin eta Manuel Cerezo zuzendaritza taldeko kideen bisita jaso zuten. Berria - Kirola 2004-01-08
-Hitaz aprobetxatzen ari dituk -saiatzen zen Gabin Luis Angeli begiak irekitzen, inoiz elkarrekin apartean gertatzen zirenean. «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.
Ezta Papirengatik ere, gure taldea apartean uzteko orduan ferme hartara bidali gintuelako eta ez, beste aldi batzuetan bezala, Parisera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Aukera izan zuenean, apartean hartu zuen Holohan jauna, eta eskatu zion esan ziezaiola zer zen hura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 205. orr.