Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aparatoso izond deigarria, arranditsua.
Nekeza behar duela hain gauza aparatosoekin malabarak egitea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.
Baina dortokak eta sugandilak haserretzen diren bezala haserretu ziren, supituan, orkestra bat bezain modu aparatosoan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 127. orr.
Ezer egitekotan, formato txikerrean egingo neuke eta, soinu aldetik, ez dot gura aparatosoa izan daiten. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 76. orr.