Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparantzia (orobat aperentzia; Euskaltzaindiaren Hiztegian aparantzia agertzen da) (adizlagun gisa ezezko esaldietan erabiltzen da) 1 iz itxura.

Ez da aparantziarik aski oraino, baina hitzarmen honekin urrats handia emana da aitzinera.  Herria   2004-07-08

2 aparantziarik ere adlag nehola ere ez; ez pentsa ere.

Kausitze horrek ez du sekreturik aparantziarik ere.  Herria   2003-07-03

Bainan hautu hori ez da aparantziarik ere denen gostukoa...  Herria   2004-07-22

Badakigularik partida ez dela aparantziarik ere irabazia.  Herria   2005-03-17

2 aparantziarik ere (baiezko esaldietan) adlag

Aparantziarik ere! Raftingak, igerilekuak, kirolak, jolasek, ateraldiek eta gaubeilek hartzen dute eguzkia ardurenean  Berria - Kultura   2004-03-26

2 aparantziaz ere adlag

Ez gira aparantziaz ere hein hortarat helduak, Mugerren behar baiginuzke berrehun bat eta berrogoita hamar bat baizik ez izanki gaur egun.  Herria   2005-02-24

3 ez aparantziarik ere adlag

­Ilun? Ez aparantziarik ere! Ez pentsa itxaropenik gabe nizala! Eliza berritzen ari da eta aintzina berrituz joanen da.  Herria   2002-09-26

Gai horri buruz ere erne egon behar naski nahiz zikinen errausteko orai ezartzen diren tresneriak ez omen diren lehengoak bezen kotsukor eta kaltekor, ez aparantziarik ere...  Herria   2004-09-16

Horrek ez du erran nahi Batera hortan gelditzen zaukula, ez aparantziarik ere! Horrek erran nahi du hemendik goiti beste bide batzu hartu behar direla.  Herria   2003-03-17

Ez da haatik hori beti hola izan, ez eta aparantziarik ere! Orai hori harrigarri zauku bainan ainitz mendez, frantses eta ingles elgarren etsai bezala ibiliak dira.  Herria   2001-09-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus