Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aortiko (corpusean ez dago; ETCn 58 agerraldi) 1 izond aortari dagokiona.

Janaria esofago barrurantz iragazten da, eskuinerantz, eta ura kanporantz ateratzen da zakatz-arrailetatik, aldi berean arku aortikoetako odola oxigenatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Trakea-adarkatzea eta bularrezur-diafragma angelua lotuko lituzkeen lerro baten inguruan bilatu behar da: lerroaren gainetik badago aortikoa izango da (balbula bikuspidea), eta, azpitik badago, berriz, mitrala (erreuma-balbulopatia, Paget-en gaixotasuna). ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Sinu karotiroideoan eta arku aortikoan aurkitzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Toraxean lau auskultazio-foku nagusi daude, bihotzeko tonu nagusien epizentroa entzuteko: foku aortikoa, birika-fokua, foku trikuspidea eta foku mitrala. ETC-entziklopedia   Fonokardiograma, Wikipedia

Toraxeko nerbio esplakniko txikiaren zuntzak gongoil aortiko errenalean sinaptatzen dira. ETC-entziklopedia   Giltzurrun, Wikipedia

Diafragmaren atal lunbarrean dago, baina zulo aortikoa baino gorago, gutxi gora behera 10. orno torazikoaren (T10) mailan. ETC-entziklopedia   Hernia diafragmatiko kongenito, Wikipedia

Hortaz, kimiohartzaile horien artean sailkatzen dira dastamen-sistemako papilak eta bai gorputz aortikoak ere, odoleko oxigeno-kontzentrazioaren aldaketak detektatzen dituztenak. ETC-entziklopedia   Zentzumen-sistema, Wikipedia

2 balbula aortiko (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Balbula aortikoa ezkerreko bentrikuluaren eta aortaren arteko balbula kardiakoa da, baldintza normaletan hiru kuskuk (balbula semilunarrek edo sigmoideoek) osatuta dagoena. ETC-entziklopedia   Balbula aortiko, Wikipedia

Konplikazio kardiako larria zuen: balbula aortikoak ez zion behar bezala funtzionatzen. ETC-literatura, saiakera   Txakur ingelesak, Lutxo Egia, Susa, 2011

Demagun balbula aortikoaren (hots, arteriako odola bihotzetik irteten den puntuaren) eta buruaren arteko distantzia (altuera-diferentzia) 2,50 m dela: zenbatekoa da presio minimoa balbula aortikoanETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

3 estenosi aortiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Estenosi aortiko zorrotza Kardiomiopatia hipertrofikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus