Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotzak harrapatu, oratu eta estutzen gintuen, baina han jarduten genuen, irristaka, bultzaka eta estropezuka, oinak bustirik, atzamarrak hozmindurik, belarriak gorriturik, begiak gaziturik, sudurra zaldiko nekatuen antzean lurrina zeriola. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.
Gaizto izan bazara, paria edo animalia antzean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 42. orr.
Gehiegi jaten du gizon honek, bistan da; bere hazpegiak lodiak dira, koipeztatu antzean beti. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 86. orr.
Soldadua, pistola esku batean hartuta, imintzioka hasten zaienean, haiek, irria begietan, jolas antzean jarraitzen diote. «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.
Artean eta literaturan bilatu nuen etxean mamu atxikiezinen antzean alderrai zebiltzan sentsazio eta sentimenduen mintzabidea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.
Zer ote zuten, galdetu zuen berekiko, triste antzean, bera bertan ez zegoenean jardungo zutela farrez iruditzen baitzitzaion. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 107. orr.
Familian papertegia zeukan Aristegi izeneko ikaskide batek ekarri zigun papera, merke antzean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.
Ama nagusia haserre antzean mintzatu zitzaion: Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 34. orr.
Ezkondu eta urtebete ingurura, Lulu gaixo antzean jarri zen; arreta galdurik, malenkoniatsu, kezkatuta zebilen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 302. orr.
Jaiki egiten da, haserre antzean: Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 99. orr.
Horregatik urduri antzean sumatzen zaio donostiarrari, Bordeleko hoteleko telefonoaren bestaldean. Berria - Kirola 2006-04-13
Oso ona, libre antzean jarduteko aukera eman didatelako. Berria - Kirola 2006-05-03
Ipuin hau berdin antzean kontatuko dizute Portugal negarberan ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.
-Ez dut ezetzik esango -esan zuen Kernan jaunak, urduri-antzean irribarrez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 253. orr.
Gurean, betiko antzean gabiltza, atze-atzean alegia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 123. orr.
Arrazoi osoz esan ohi da, beraz, ezein diziplinatan ezjakitun direnen arimak eta eskolatu gabekoak baraurik eta gose antzean daudela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.
Ziegako leihotik oskorriari begira jarrita, Dueñas daukat goi antzean aurrez aurre. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 84. orr.