Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antropogeniko (corpusean ez dago; ETCn 211 agerraldi) 1 izond gizakiak sortua.

Zeintzuk dira perturbazio antropogenikoen eta teleperturbazioen erregimen garrantzitsuak Lur-Sistemaren mailan? ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 177/178 zbk., , 2010 - martxoa-ekaina

Haren helburua da berotegi-gasen atmosferako kontzentrazioari maila jakin batean eustea, ez dadin interferentzia antropogeniko bat izan sistema klimatikoan. ETC-literatura, saiakera   Trump, amesgaizto amerikarra, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017

Hala uste du klima aldaketaren atzean arrazoi antropogenikoa dagoela erakutsi zuen zientzialariak. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-12

Izan ere, funtsean, arrisku antropogenikoak dira, gizakiek sortuak, ez nahitakoak jakinda, kolateralak baizik, progresoa ulertzeko moduaren albo-kalte. ETC-prentsa   Berria, 2014-02-23

Gure ekonomien deskarbonizazioa, funtsezko xedea dena, erreferentzia lauso bilakatu da, isurketen gailurrera "ahalik eta lasterren" heltzeko, eta "negutegi-efektuko gasen isurketa antropogenikoen eta iturrien eta hobien arteko oreka" lortzeko premiaren aipamen hutsa. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-23

Natur zientzien alderditik ere, organizazio eta ikerketarako institutuen sare internazionalak agerikoak bilakatu dira, esaterako ozono-geruzan zulo antropogenikoa eztabaidatzen dutenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak, Andoni Eizagirre (arg.), UEU, 2007

Kimiolitotrofoek hainbat iturritako elektroi-emaile ez-organikoak erabil ditzakete, iturri geologiko, biologiko nahiz antropogenikoetako konposatuak, alegia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Paisaia hau Baserriak eta mendeetan aurrera eramandako nekazal eta batez ere abeltzain ustiapenak eraikitako ekosistema antropogenikoa da, ala baina fauna aldetik aberatsa eta oso interesgarria da eta garapen iraunkorraren adibide bizia dela esan dezakegu beraz. ETC-entziklopedia   Amarotz, Wikipedia

Baso antropogenikoak: gizakiek eragindakoak edo sortutakoak, basoaren patroietan eraldaketa handiak eragiteko moduko maiztasun edo intentsitatearekin. Maiz, baso mota horietan espezie exotikoak daude. ETC-entziklopedia   Baso, Wikipedia

Arnasten dugun CO-aren iturri antropogenikorik garrantzitsuenetarikoa gasolina autoen ihes-tutuetatik irteten dena da, gasolio diesel autoek funtzionamendu egokia dutenean isurtzen duten kantitatea minimoa baita aurrekoarenarekin alderatuz. ETC-entziklopedia   Karbono monoxido, Wikipedia

2 berotze antropogeniko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Klimaren berotze antropogenikoa, gizakiak eragindakoa, oso hedatuta dago, eta argi ikus daiteke lur gaineko tenperaturetan, atmosferan, eta ozeanoetan", dio txostenak The Independent-en arabera. ETC-prentsa   Berria, 2007-01-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus