Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antropozenoa gizakien jarduerak, bereziki Industria Iraultza geroztik eta Holozenoaren ondoren, Lurra nabarmen erasaten duen egungo garai geologikoa izendatzeko erabiltzen den terminoa da, zientzilari batzuek erabilia. ETC-entziklopedia Antropozeno, Wikipedia
Irakurtzekoa da, honen harira, Joseba Azkarraga Etxagibelen artikulua: Emozioak antropozenoan. ETC-literatura, saiakera Zuloa, Xabier Gantzarain, Elkar, 2018
Chakrabartyk zenbait klimatologistaren termino berria mailegatu du, giza eraginak planeta aldatu duen garaiaz hitz egiteko, Antropozenoa (XVIII. mendetik egundaino), eta egun gizadia agente edota eragile geologiko bihurtu dela proposatzen du. ETC-literatura, saiakera Globalizazioak eta Erdi Aro Berria, Joseba Gabilondo, Elkar, 2016
Zientzialari batzuen arabera, lehen bonba atomikoak zapart egin zuenez geroztik, antropozeno garaian bizi gara, eta ez holozenoan. ETC-literatura, saiakera Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015
Esaterako, Geologia alorreko zientzialari askok Holozenotik Antropozenora jauzia jada egin dugula onartzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonomia eta iraunkortasuna, Iker Etxano Gandariasbeitia, UEU, 2015
Kostaldean Antropozenoko material metaketa aurki dezakegu: jada, Getxoko Tunelboka eta Gorrondatxe aldean, bost metroko lodiera duen material berrien metaketa naturala gertatu da". ETC-prentsa Argia, 2016-04-17
Adituen arabera, Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik, 1945etik, aro berri batean murgilduta dago gizakia, Antropozenoan, hain zuzen ere. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2018-11-16
Alde batetik, baliabide energetikoen krisia Antropozeno deitu berri den aro geologiko laburrean, eta bestetik, erregai fosilen konbustio hazkorragatik sorturiko beroketa efektua, horrek dakarren aldaketa klimatikoarekin. ETC-prentsa Argia, 2015-07-05
Tokirik bakartienetara ere heltzen dira antropozenoaren markagailu koloredunak. ETC-prentsa Berria, 2017-05-21
Alejandro Zearreta EHUko ikerlaria eta irakaslea da, eta antropozenoaren erreferente bat: haren arabera, etorkizunean teknofosilak agertuko dira. ETC-prentsa Berria, 2018-07-24