Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espazio horretan eremu bektorial baten edo eremu horretatik erator daitekeen eremu tentsorial antisimetriko baten existentzia suposatzen badut, eta eremu horrek bete ditzakeen legerik sinpleenak zein diren galdetzen badut, espazio hutseko Maxwellen ekuazioak lortuko ditut. ETC-literatura, saiakera Annus Mirabilis, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Elektroi-sistema baten uhin-funtzioak bi elektroi edozeinen arteko trukaketarekiko antisimetriko izan behar du. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Richard Kayne (1994) hartzen du abiapuntu hurbilketa horrek, eta buru-osagarri/osagarri-buru aukera simetrikoen kontrakoa denez, "sintaxi antisimetrikoa" deitzen diogu. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007
Erlatibitate orokorrean biraketa puntuko partikulak txertatzeko, antzeko lotura orokortu bat behar zen zati antisimetrikoa sartzeko, bihurdura deitzen dena. ETC-entziklopedia Albert Einstein, Wikipedia
Erlazio bitar batek propietate antisimetrikoa du (a,b) eta (b,a) bikote ordenatuak aldi berean erlaziokoak izateak a=b izatera behartzen duenean, hau da a eta b elementuak elementu berbera izatera behartzen duenean. ETC-entziklopedia Erlazio bitar, Wikipedia
Hau, bi partikulen elkartrukearekiko, fermioien uhin funtzioa antisimetrikoa delako eta bosoien uhin funtzioa simetrikoa delako da. ETC-entziklopedia Mekanika kuantikoaren formulazio matematikoa, Wikipedia
Ezaguna den moduan, matrize antisimetriko baten diagonal nagusiko elementuak nuluak dira eta horixe da kasu honetan ere lortu duguna. ETC-zientzia, zuzenbidea Aljebra: teoria eta ariketak, Askoren artean, UEU, 2013
Edozein matrize karratu matrize simetriko baten eta matrize antisimetriko baten batura gisa deskonposa daiteke honela: ETC-entziklopedia Matrize karratu, Wikipedia