Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antigeniko (corpusean ez dago; ETCn 120 agerraldi) 1 izond antigenoei dagokiena.

Eboluzio genetikoan gizakiok gainerako bizidunengandik zenbat eta urrutiago joan, orduan eta desberdinagoak bilakatzen zaizkigu proteinak, orduan eta antigenikoagoak, gaixotzeko errazagoak. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-27

Ume txiki batek jasaten duen estimulu antigeniko kopurua -airearen bitartez, elikagaien bitartez...- eskerga da, eta txertoek eragindako estimulua tantatxo bat baino ez da itsaso horren barruan. ETC-prentsa   Argia, 2010-02-28

Gripearen birusak eta familia horretako beste birus batzuek aldaketa antigeniko deritzon fenomenoa dute: genetikoki ezberdinak diren eta zelula bera infektatu duten bi anduiren RNA genomaren zatiak elkartu eta berrantolatu egiten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Tankera horretako gai polimerikoek propietate antigenikoak izaten dituzte animalietan, eta, dirudienez, zeresan garrantzitsua dute gizakiok anpizilinaren aurrean ditugun erreakzio alergikoetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Zelula-nukleoaren osagai antigenikoen kontra bideratutako antigorputzak dira, zeinak arratoien gibel- edo giltzurrun-ehunetako ebaketen gaineko immunofluoreszentzia bidez hautematen baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Bakterio desegokien hazkuntzak, disbiosia dagoenean, osasun-ondorio negatiboak ekar ditzake, bakterio horiek substantzia kaltegarriak sortzen dituztelako haien metabolismoaren ondorioz, edo haien egitura antigenikoek gure immunitate-sistemaren funtzionamendua asaldatzen dutelako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019

Haiek ugaldu egiten dira, eta milaka eta milaka ondorengo-zelula klonal eratzen dituzte, guztiak ere espezifikotasun antigeniko berekoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

Eritrozitoek, bakterioek, birusek, gorputzeko ehunek... antigeno moduan jarduten dute, haien azaleetan propietate antigenikoak dituzten molekulak dauzkatelako. ETC-entziklopedia   Antigeno, Wikipedia

Bakteriar identifikazioan saio biokimikoek eta antigenikoek garrantzi handia badute ere, Gram tindaketak baieztatu dezake aurreko frogek emandako diagnostikoa. ETC-entziklopedia   Bakterio, Wikipedia

2 determinante antigeniko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Antigeno ez-proteiko askok, hala nola polisakaridoak eta lipidoak, berdinberdinak diren determinante antigeniko asko dituzte (epitopoak), eta epitopo horiek gai dira B zelula bakoitzean molekula antigeno-errezeptore askori lotzeko eta B zelularen aktibazio-prozesua abiarazteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

Determinante antigeniko eta antigorputzaren egitura tridimentsionalak osagarriak dira. Horrek errazten du haien arteko lotura (entzima eta substratoaren antzeko lotura fisikoa da epitopo baten eta antigorputzaren artekoa) ETC-entziklopedia   Epitopo, Wikipedia

3 mimetismo antigeniko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Era berean, bakterioek edo birusek sortutako hainbat infekziok gaitz horiek piztu litezkeela susmatzen da, mimetismo antigeniko izeneko fenomenoaren bidez. Traumatismo batzuek ere, antza, martxan jar dezakete gaixotasun autoimmune baten ibilbidea. ETC-entziklopedia   Gaixotasun autoimmune, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus