Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiespezismo (corpusean ez dago; ETCn 83 agerraldi, horietatik 78 azken sei urteetan) iz gizakiz haragoko animalien eskubideen aldeko mugimendua. ik animalismo.

Eta norabide garbi bat du, gainera: antiespezismoarenaETC-prentsa   Berria, 2015-04-03

Ekologiaren bidetik ailegatu zen antiespezismora, eta antiespezismo horren ondorioz erabaki zuen, 2013ko udan, ebakuntza egitea. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-12

Bere hitzaldian, askatasunaren eta eskubideen aldeko borroka sozialak gogoan izan zituen Larunbek, eta antiespezismoaren kausarekin lotu zituen horiek denak. ETC-prentsa   Berria, 2015-07-08

Gerora egin dut antiespezismora bidea. ETC-prentsa   Argia, 2012-04-22

Bestalde, animalien eskubideak edo antiespezismoa kontzeptu antropozentristatzat definitzen dituzu. ETC-prentsa   Berria, 2016-08-16

Espeziearen araberako diskriminazioari aurre egitea da antiespezismoaren xedea. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-10

Gizarte justu eta berdintsuagoa lortzeko, feminismoaren eta antiespezismoaren borrokak uztartzea proposatu du ekintzaileak. ETC-prentsa   Berria, 2017-02-16

Irakurketa hori egiten du antiespezismoak, eta hori ikusaraztea eta iraultzea du borroka. ETC-prentsa   Berria, 2018-10-10

Saguesek zehaztu zuen antiespezismoa "animalien oinarrizko interesak aldarrikatzea eta animalien aurkako zapalkuntza borrokatzea" dela. ETC-prentsa   Berria, 2018-11-02

30 bat lagun elkartu dira Errekaleorreko gaztetxean antiespezismoari buruz eztabaidatzeko. ETC-prentsa   Argia, 2017-10-08

Borroka esparruetara eraman behar dugu antiespezismoa, bertze borroketara hurbildu. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2016-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus