Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anoxigeniko (corpusean ez dago; ETCn 102 agerraldi) 1 izond oxigenorik gabea.

Haren ikerketak bakterio fototrofo anoxigenikoei buruzkoak izan dira ia esklusiboki, batik bat muturreko ingurumenetan bizi direnei buruzkoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Anoxigenikoa, zenbait anaerobiok egiten dutena: ez dute oxigenorik askatzen. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Fotosintesi, Wikipedia

2 fotosintesi anoxigeniko (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Dagoen beste fotosintesi mota fotosintesi anoxigeniko deritzona da: hainbat bakteriok burutzen dute, eta fotosintesi oxigenikoaren aldean ez du oxigenorik sortzen. ETC-entziklopedia   Fotosintesi oxigeniko, Wikipedia

Beste bakterio fototrofo batzuetan, aldiz, ez da O2-rik ekoizten, eta, beraz, prozesuari fotosintesi anoxigeniko deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus