Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anitzetan 1 iz maiz, sarri, usu.

Hau, anitzetan, entzuten dena ulertu gabe gertatzen da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

Maria andreak anitzetan entzun zituen hau bezalako bakarrizketak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.

Eguraldi-gizon edo eguraldi-maisuak halako soinuak jasotzen ditugu, anitzetan jaso ere, trumoi soinu eta danbarretaz gainera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

Anitzetan bakarrik nintzen, bakarretan lankide baten konpainian, honek plaza anonimoaren xarma dasta ez zezakeela ere.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

Zure buruari galde egin diozu anitzetan zeren kariaz ezin duzun jokatu bertze soldaduek bezala, inguruko izugarrikeriei itsuarena egin eta biziaz ahalik eta gehien gozatu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 81. orr.

Anitzetan, gerraz geroztik batez ere, pentsatzen nuen Jainkoak okerreko garai batean munduratu ninduela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Lagunak izaten jarraitu genuen, noski, eta anitzetan ibiltzen ginen elkarrekin, asteburuetan nagusiki.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 92. orr.

Hitza anitzetan jan dute.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Krisi horiek anitzetan jin ziren, eta gero eta bortitzagoak beti; azkena hain izan zen oldar handikoa, non bihotza arras erori baitzitzaidan, eta une batez beldur izan nintzen alferrikako garaipen bat erdietsi izanaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Anitzetan, aurre-juzkuz beteta dago gure sistema literarioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 160. orr.

Baina nolakoa da anitzetan unibertsitatean aterpe bila dabilen euskal erakustun hori?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

2 anitz eta anitzetan

Kultura anitz eta anitzetan ohore edo beldur ekarri izan dizkiote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus