Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anemofilo (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi) 1 iz landareez mintzatuz, haize bidezko polinizazioa duena.

Badira lan honetarako aparteko berezirik gabe, haizea baliatzen dutenak, landare anemofiloak dira hauek, haizezaleak. ETC-prentsa   Argia, 2006-02-26

Intsektuek asteraceae familiako espezie asko polinizatzen dituzte, baina, anemofilo (haize-bidezko polinizazioa duen landarea) asko dago: (e.b. "Ambrosia" eta "Artemisia"). Espezie apomiktiko asko ere badago familian. ETC-entziklopedia   Asteraceae, Wikipedia

Anemofiloak dira eta udaberrian hostoak agertu baino lehen loratzen dira. ETC-entziklopedia   Zumar dilindari, Wikipedia

2 polinizazio anemofilo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Polinizaziorako haizea erabiltzen deneko kasuetan, polinizazio anemofiloa denean, ezaugarri hauek guztiz aldatzen dira. ETC-prentsa   Argia, 2001-04-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus