Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mintzetako oxigenoa agortzen denean, ordea, anaerobioak hasten dira lanean, albuminetatik osagai kimiko soilak sortzen eta sortzen. ETC-literatura, saiakera Eulien bazka, Hasier Etxeberria, Susa, 2003
Anaerobioz gehi-infektatutako uteroaren lepoko kartzinomari darion kirats izpi bat gelan. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012
Anaerobioak dira pertsonaiak, airerik gabe bizi dira. ETC-prentsa Berria, 2005-05-10
Aurretiazko bereizketa mekanikoaz gain, digestio anaerobiorako eta digestio aerobiorako lineak ditu, eta baita gaika biltzen den materia organikoa konpostatzeko zati bat ere. ETC-prentsa Berria, 2007-11-28
Muñozen artikulua ere irakurri beharrekoa da, anaerobioak izatearen gaixotasunaz jabetzea ezinbestekoa delako gatazka beraren dimentsioa ulertzeko. ETC-prentsa Berria, 2007-07-08
Barne-bizkarroiek metabolismoa aldatzeko gaitasuna lortu dute; izan ere, anaerobio fakultatibo egin dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005
Glikolisia gertatu ondoren, azido pirubikoak bide desberdinei segitzen die: bide anaerobioari edo aerobioari. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Erreaktorean, lehendabizi, prozesu anaerobio bat gertatzen da, koipeak bereizteko. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Bakterio autotrofo anaerobioetako rubiscoak ere oxigenasaren erreakzioa katalizatzen dute in vitro. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Anaerobio hertsiak edo Anaerobio fakultatiboak dira, eta ez dute esporarik sortzen. ETC-entziklopedia Actinomyces, Wikipedia
Txikia izan arren, habitat ezberdinak ditu (hortzak, hortzoiak, listua, mingaina, etab), mikrobio aerobioak zein anaerobioak bilduz. ETC-entziklopedia Aho-flora, Wikipedia
Arnasketa anaerobio edo arnasketa anaerobikoa: oxigenoak ez du parte hartzen, eta bakterio gutxi batzuek besterik ez dute egiten. ETC-entziklopedia Arnasketa zelular, Wikipedia
Desnitrifikazioa: arnasketa anaerobio mota bat da; NO3--a erreduzitu egiten da eta konposatu nitrogenodun gaseosoak ekoizten dira, bereziki, N2-a. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Hartzidura elikagaiari gehitutako legamien, lizunen eta bakterioen entzimek eragindako arnasketa anaerobio mota bat da, normalean jakiaren karbohidratoak deskonposatzen dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010