Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amino (corpusean ez dago; ETCn 156 agerraldi) 1 iz atomo bat nitrogenoz eta bi atomo hidrogenoz osatutako erradikal monobalentea.

Gizakiaren eta txinpantzearen genoma oso antzekoak direla izan da ikerketaren ondorioa, eta proteina antzekoak kodifikatzen dituztela: kodetutako proteinen %29k amino sekuentzia berak kodetzen dituzte. ETC-prentsa   Argia, 2005-10-09

Ammonia eta amino azido kopuru handiak aurkitu ditu bere ikerketa taldeak meteorito batean, eta hain zuzen ere ammonia izeneko elementu hori da Lurrean bizitza sor zedin lagundu zuenetariko bat. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-10

1,3,5-triazinaren deribatu ezagunena melamina da, hiru amino ordezkatzaile dituena eta erretxinak egiteko usatzen dena. Helburu berarekin erabilitako beste deribatu bat bentzoguanamina da. ETC-entziklopedia   Triazina, Wikipedia

Honetarako, FlbD-ren bi ertzetako eremuak, cMyb (amino ertza) eta LxxLL (karboxilo ertza), beharrezkoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

2 amino talde (corpusean ez dago; ETCn 141 agerraldi)

Amino taldeak amoniakoaren deribatuak dira. ETC-entziklopedia   Amino talde, Wikipedia

Amino taldeak zein basek zituen gogoratzen ez zuelarik, ezin izan zuen kualitatiboki deskribatu mekanika kuantikoaren argudioa, harik eta Chargaffi haien formulak idazteko eskatu zion arte. ETC-literatura, saiakera   Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Ekuazio horren arabera, amino taldearen karga positiboak eragindako disoziazio karboxilikoaren sendotzea eta karboxilo taldearen karga negatiboak eragindako taldearen ahultzea berdinak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Etilen oxidoa hilgarria da mikroorganismoentzat; izan ere, molekula proteikoekin erreakzionatzen du -batez ere, sulfhidrilo, hidroxilo eta amino talde funtzionalekin- eta, ondorioz, erabat blokeatzen du zelula-metabolismo arrunta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Gainazalean dituen karboxilo eta amino taldeak ionizatuta karga daiteke partikula hori. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Aminoazukreak: konposatu hauetan hidroxilo taldea amino talde batekin aldatuta dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Azukrearen karbonilo taldearen eta proteinaren amino talde baten artean gertaturiko erreakzioan, propietateetan eragiten duten konposatuak sortzen dira, biopolimeroa elikagaiak biltzeko material hobea bilakatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus