Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amiltxori (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi) 1 iz koartzaren familiako hegazti moko-luzea (Nycticorax nycticorax).

Ahuxok ahalegin amorratuekin eragin die hegoei, eragin eta eragin eta buruz aurrera zuzen-zuzen sartu da elorriondo zuriaren adar eta arantza tartera, amiltxoria uretan murgiltzen den bezalaxe hegoak soinari erantsita. ETC-literatura, saiakera   Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013

Eta txoriak, txirriskilak, garrapoak, kaskabeltzak, erletxoriak, txirtak, benarrizak, amiltxoriak, nik zaintzen ditut, Johana, joan deneko azken berrogeita bi urtetan, ETC-literatura, saiakera   Gizakiaren minak, Karlos Linazasoro, Erein, 2010

Hainbat teleskopiori esker, bertako hezegunean dabiltzan hegazti migratzaileak ikus daitezke hurbiletik: lertxuntxo handia, lertxun hauskara, amiltxoria, mokozabala, txirri arrunta, zankaluzea, martin arrantzalea, eta beste asko. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-18

Nafarroako amiltxori kolonia nagusi bakarra aintzira honetan dago. ETC-prentsa   Argia, 2005-01-23

Lan horien helbururik behinena hainbat hegaztiren habitat naturala mantentzea da, lertxun, amiltxori eta mirotzena kasu. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-05

2 amiltxori arrunt (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Amiltxori arrunta ("Nycticorax nycticorax") ardeidae familiako hegaztia da, Euskal Herrian uda aldera agertzen dena. ETC-entziklopedia   Amiltxori arrunt, Wikipedia

Eta, denbora gehiago eskainiz, ez da zaila amiltxori arrunta, amiltxori txikia edo txori zezen arruntaren presentzia antzematea. ETC-prentsa   Argia, 2006-06-04

3 amiltxori txiki (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Amiltxori txikia ("Ixobrychus minutus") Ardeidae familiako hegaztia da. Eurasian eta Afrikan aurkitzen da. Euskal Herria Euskal Herriko hezeguneetan uda aldean agertzen da. ETC-entziklopedia   Amiltxori txiki, Wikipedia

Eta, denbora gehiago eskainiz, ez da zaila amiltxori arrunta, amiltxori txikia edo txori zezen arruntaren presentzia antzematea. ETC-prentsa   Argia, 2006-06-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus