Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ametsezko izlag ametsei dagokiena.

Praga ametsezko ipuin batetik ateratako hiria dela esan ohi da.  Berria - Kirola   2006-04-25

Ondoren, ametsezko xuxurlo zehazgabe batean murgildua zirudien Inkisiziokoen ahotsen soinuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 95. orr.

Hogeita lau ordu eskas barru abiatuko zen trena Hegoaldeko Geltokitik ametsezko lurralde urrunetara.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 42. orr.

Ametsezko lekua, zorrotz zaindua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Hego AmerikaBolivian bozak zituzten igande huntan Evo Morales president gaiaren ametsezkoak.  Herria   2005-12-22

Gainera, era horretara finkaturiko balioak agerian uzten digu ametsezkoa dela terminoak besterik gabe hartzea, hots baten eta kontzeptu baten lotura bailiran.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 148. orr.

Gezurrezkoa, ordea; edo, zuzenago esatera, ametsezkoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.

Bazirudien lokartu egiten zela eta bere ametsezko mundu berezian bizi zela; amesgaiztoz jositako mundu berezian, nik uste, asaldatu eta larritu egiten baitzen oso.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.

Eszena hartan ikuslea baino ez nintzela konturatu nintzen berehala, nire ametsezko niaren gihar bat mugitzea ez zitzaidala posible, bertan, kristalaren beste aldean nengoela argi zegoen arren.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.

Baina halakorik ezean, aurrerabidea nuen eginkizun bakarra, eta alferrikakoak nituen gainerako kontsolamendu ametsezkoak oro.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.

Berdabioko jaunak ez daki urrearen asmazio ametsezkoa egunerokotasun mendekuzkoa bihurtu zaiola Trabukori.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus