Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ametsetan bezala, oroimenean ere, geure begietatik baino, kanpotik gomutatzen dugu bizitakoa, bideoa edo filma balitz bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 64. orr.
Gauean, basoan lo egin zuten, eta Gwain zalduna agertu zitzaion Arturri ametsetan, inoiz baino dotoreago; haren atzetik behartsu talde bat zetorren, esanez: Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 116. orr.
Kontu hauetaz mintzatzerakoan pentsa daiteke ametsetan ari garela eta ez garela mundu honetan bizi. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 201. orr.
Handik aurrera, atzean bezalaxe, basamortuko lur zurikara eta ametsetan ere jazartuko zaizun satraka motxa besterik ez (gizakiaren ondoan bizi denez, honek ere badu bere izena: coirón). Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.
-Baliteke bai hori -alabak esan-, niri ere gertatu izan zait, ametsetan dorre-gainetik beherantz erori eta behin ere ezin beheraino heldu, eta esnatzen nintzenean erabat hebaindua aurkitzen nintzen, egiatan erori izan banintz bezala. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.
Penelopek ametsetan negar egiten zuen, amets hutsa izanik ere, arranoak antzara guztiak hil zizkiolako, eta txirikorda ederreko emakume akaiarrak inguruan bildu zitzaizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.
Izutu egin naiz, ametsetan ez nagoelako froga baita, hau guztia errealitatean ari da gertatzen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.
Benaz ametsetan egon banintz bezala gertatu zait. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.
Ipuinekoa nor den galdetu diodanerako ametsetan zegoen Martin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.
Tebasko jainkoa agertu zitzaion ametsetan, eta agindu zion Egiptoko apaiz guztiak hilarazteko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 126. orr.
-Arazo bakarra daukat horretarako -jarraitu du ametsetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 136. orr.
Bere barne munduan, ametsetan, Ramon ibili egiten zen. Berria - Kultura 2004-09-05
Horrela, Andres Hurtado desberdin sentitzen zen San Carloseko korridoreetan bere ikaskideekin hitz egiten zuenean, eta bere gelatxoko bakardadean ametsetan zegoenean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.
agertu zitzaion ametsetan (9); ametsetan agertu (5); ametsetan agertzen (5); ametsetan ari naiz (3); ametsetan ari naizela (3); ametsetan ari nintzela (3); ametsetan ari nintzen (5); ametsetan ari ote (4); ametsetan ari zara (4); ametsetan ari zela (3); ametsetan ari zen (7); ametsetan azaldu (3); ametsetan baino (3); ametsetan berriro (3); ametsetan bezala (27); ametsetan bizi (8); ametsetan edo (6); ametsetan egin (6); ametsetan egiten (4); ametsetan egon (6); ametsetan eman (3); ametsetan entzun (5); ametsetan ere ez (10); ametsetan eta esan (3); ametsetan ez (8); ametsetan hasi nintzen (4); ametsetan hitz (4); ametsetan ibili (4); ametsetan ikusi zuen (3); ametsetan ikusitako (3); ametsetan ikusten (6); ametsetan jarraitu (4); ametsetan murgildu (3); ametsetan nengoela (4); ametsetan ozen (3); ametsetan sinesten (4); ametsetan zegoela (3); ametsetan zegoen (6)
baina ametsetan (6); batean ametsetan (4); bere ametsetan (7); bustoren ametsetan (3); da ametsetan (5); deitu zidan ametsetan (3); dut ametsetan (4); edo ametsetan (7); erdi ametsetan (12); ez ametsetan (4); ezta ametsetan ere (4); gure ametsetan (4); ikusi zuen ametsetan (9); naiz ametsetan (3); neure ametsetan (3); nire ametsetan (6); nuen ametsetan (3); sukar ametsetan (4); zen ametsetan (5); zituen ametsetan (4)