Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelatxo ilun bat eta sukaldea, bigarren estaian; eta komuna eskaileran, gainerako maizterrekin amankomunean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 302. orr.
Erakutsi dugu, alabaina, nahimena izate unibertsal bat dela, erran nahi baita, nahi izate singular guztiak edo nahi izate guztiek amankomunean dutena azaltzen duen ideia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 229. orr.
Hemen arimak ez du ezer amankomunean beste gauzekin; hemen gizakia Jainkoaren irudira moldaturik dago, jainkozko jatorria du eta Jainkoaren familiakoa da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Semea berdin Izpiritu Santuarekin, Aitarekin amankomunean duten esentzia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.
Guztiek amankomunean zituzten bi ezaugarriak kasta eta espezializazioa izan ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.
Bakarka pentsatu ostean gure gogaiak amankomunean jartzea izango zen egitekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
Hasierako bisitetan, irteeran egundoko inpotentzia sentitzen zenuen, haserre izugarria, baina bisitetara joaten ziren lagunekin amankomunean gainditzen zenuen hori guztia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 161. orr.
Aldaketak asko eta garrantzitsuak izan dira F2001 hartaz geroztik, baina guztiek ere bazuten zerbait amankomunean. Berria - Kirola 2004-02-11
Izan ere, "guztiok dugu zerbait amankomunean: etorkizuna erabakitzeko ezintasuna". Berria - Euskal Herria 2004-02-11
- Amankomunean daukagun ontasun handiena bakartasuna dela jakitea onuragarria da... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 144. orr.
Trogloditen herrialdea zeharkatu genuen, sugetzarrak irensten dituzten eta hitzezko harremanik ez duten jendeak; garamantena, emakumeak amankomunean baitituzte eta lehoiez elikatzen baitira; augilena, Tartaroa baizik ez baitute gurtzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.
amankomunean duten (3); guztiek amankomunean (6)