Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kritikari batzuek Tennesseeren lanetako emakumeetan, idazle gay gehienon lanetan legez, egilearen beraren proiekzioak, itzalak, alter egoak ikusi ohi dituzte. Berria - Kultura 2006-01-17
Alter ego horren ispiluan idazleak benetako zein gertaera gura izan duen islatu, eraldaturik bada ere baina islatu azken batean, horra galdera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 166. orr.
Izango da iragan epikoagoak liluratuta, Amical Mauthausen elkarteko lehendakari ohi Enric Marco-k bezala, "horrela jendeak gehiago entzuten didalako", gezurretako alter ego-rik asmatuko duenik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 108. orr.
Baina egia bada, egingo nuke kontakizuneko irakasle hori Leandroren alter ego bat dela; sabeliztunarena egiten duenean bezala jardun zaidala Leandro, bere ahots propioa beste baten ahotan jarrita. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.
Ludovic Giuly kapitain txikia da Deschampsen alter ego delakoa, taldeari dinamika eta zorroztasuna ematen diona. Berria - Kirola 2004-04-20