Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta beronen atean etxeko alperra: ardatzetik burdinazko urkuluaz eta pertikaz hornitua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
Ordea, leku hori, partez edo osorik betelanez osatutako lurra bada, arreta handiz sendotu beharko da alperra pasatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.
Orain ez dago "bideko"rik, gasoilez dabiltzan traktoreek ordezkatu dituztelako; zoragarriak ziren, ordea, lurrunez funtzionatzen zuten zapalgailuak bezalaxe eginak, baina aurreko alper-harria gabe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.
Harrigarria bai, harlandutzar haiek haraino garraiatu izana, gurpila ezagutu gabe, eta beraz, ezta alper-harria ere, noski. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.