Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

almaiz (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi) 1 iz mortairua, motrailua.

Motrailua, almaiza, zaparria edo almeriza material gogorrez (zurez, metalez, marmolez, etab.) egindako ontzia da, aleak, drogak, etab. xehakatuz osagaiak xehatzeko, birrintzeko edo saltsa batzuk egiteko erabiltzen den tresna. ETC-entziklopedia   Motrailu, Wikipedia

Piperra almaizean xehetu hauts egin arte. ETC-literatura, saiakera   Kixotenean, Iñigo Astiz, Elkar, 2016

Lantegian denbora luzeagoan geratu ahal izateko, laguntzen saiatzen zen: hauspoari eragin, burdinagarekin berun urtua nahastu edo sufrea eta fosforoa almaizean birrindu. ETC-literatura, saiakera   Gauez harrizko zubiaren azpian, Leo Perutz (J.M. Olaizola "Txiliku" / Joxe Mari Berasategi), Elkar, 2019

Almendrak labean erre eta gordinik geratzen diren beste bi baratxuri puskekin almaiz edo motrailuan txikitu. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-12

Abuztutik urrira arte, bestalde, Foruko erromatar herrixkaren almaiza izango da ikusgai. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-07-03

2 almaiz-esku (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Asmakuntza haietakoak ziren, besteak beste, zurezko edo hezurkizko kirtenetan txertaturiko suharrizko igitaiak, basabihiak biltzeko; saskiak, haiek hazten ziren mendi-magaletatik etxera eramateko; motrailuak eta almaiz-eskuak edo ehotzeko harlauzak, azala kentzeko; aleak txigortzeko teknika, hozitu gabe gorde ahal izateko; eta lurpeko biltegiak, batzuk igeltsuztatuak, iragazgaitzak izan zitezen. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Iritsi nintzenean, almaiz-eskua hartu, eta mehatxu egin nion harekin emango niola buruan, ama egurtzen bazuen berriro. ETC-literatura, saiakera   Hutsegiteen garaia, Mohamed Xukri (Arantzazu Royo), Igela, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus