Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azetonak, eta beste zenbait zetona alifatikok, 280 nm-ko argi ultramorea xurgatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Lehenen artean ditugu landare-olioak, hidrokarburo kloratuak, aromatikoak eta alifatikoak eta ester nahiz eter likidoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Erradikal taldeak zenbait egitura eduki dezake, kate alifatikoa, eraztun aromatikoa, sulfuro taldea, etab. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Era berean, 14.5. taulan konposatu aromatikoak dituzten erradikalak daude, non balentzia askea albo kate alifatikoan baitago. ETC-zientzia, zuzenbidea Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Hidrokarburoetan oinarrituak dauden disolbatzaileak (esaterako bentzenoa, edota eratorri alifatiko aromatiko eta kloratuak), oso modu zabalean erabiltzen dira industria mekanikoan, kimikan, oinetakoen industrian, eraikuntzan eta garbiketan, hala nola industriako hainbat prozesutan (koipeztatzea, pintatzea, gantzutzea eta azkenik garbitzea eskatzen dutenak). ETC-prentsa Argia, 2002-12-01
Hidrokarburo alifatiko aseen oxidazioaren lehen urratsean, oxigeno molekularra erabiltzen da erreakzionatzaile gisa; oxigeno molekularen atomoetako bat oxidatutako hidrokarburoan txertatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Gasolio fosilak, aldiz, euren irakite-tenperaturan ondo desberdintzen diren hidrokarburo alifatiko eta aromatikoen nahaste konplexuak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011
Hidrokarburo alifatiko eta aromatikoak dira horien substantzia psikoaktiboak. ETC-zientzia, zuzenbidea Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014
Hidrokarburo alifatiko edo kate irekiko taldeak generikoki R bezala irudikatzen dira (alkil erradikalak), aromatikoak edo bentzenoaren eratorriak Ar (aril erradikalak) bezala irudikatzen diren bitartean. ETC-entziklopedia Funtzio talde, Wikipedia
Metalek eratzen dituzten oxidoak dira egonkorrenak. Hidrokarburo alifatiko batzuek ere oso erraz oxidatzen dira, butileno oxidoa, etileno oxidoa eta abar eratuz. ETC-entziklopedia Oxido, Wikipedia
Fenolek, amina aromatikoek, aldehidoek, eterrek, konposatu alifatiko asegabeek eta beste konposatu batzuek oso erraz erreakzionatzen dute atmosferako oxigenoarekin; autooxidazio deritzo prozesu horri. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007