Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abertzaleen Batasunak konparazione dauka deus garbitasunik ez duela eman denen buru minixtroak eta hautetsiek alferretan egin dutela Pariseko itzulia. Herria 2003-03-13
Bestalde, iduritzen zaiote ikerketa hori alferretan egiten dela ez deno xuxen finkatua Donibane Garaziko bazterbidea nundik eginen den. Herria 2002-12-19
Alferretan ari da orain arrotz laguntza eske: haren asturua nihaurk dut erabakiko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.
Bazituen herrian sei gizon elizatik arras urrunduak; otoitz eta entsegu frangoa ibili zituen hek bildu nahiz, bainan beti alferretan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 203. orr.
Lokian, bekokian eta masailean alaba musuak emanez, belarrira hitz samurrak errepikatuz, bizi guztian haren gogoa asetzen alferretan saiatu nintzela, harengan beti baldintzarik gabeko maitasuna alferretan bilatu nuela iruditu zitzaidan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.
Bihotza goxatzen didana da gure fraidetxeak 1943an egin duena, 18 hilabetez deportaturik egonez pagatu duguna, eta aitzina ordaindu beharko duguna bizi gareno -tenorea baino lehen hilen baigara- hori guzia ez dela alferretan egina izan ez oraiko ez gerorako, Elizarentzat eta Beloleko fraidetxearentzat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 161. orr.
Baina ene itzulittoa alferretan izan zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.
alferretan ari (4); alferretan izan (3)