Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aerogel iz gel batetik eratorririko gai sintetikoa, porotsua eta guztiz arina, gelaren osagai likidoa gas batez ordezkatuz lortzen dena.
Kometak atzean utzitako arrastoaren laginak "ukiturik egin gabe" jasotzeko, berriz, aerogelez hondarraren edo kristalaren antzeko silizio dioxidoa egindako erraketa itxurako sare bat erabili du espazio kapsulak. Berria - Gaiak 2004-01-04
Aerogela erabili ohi du NASAk izarrarteko hautsa "aldatu gabe" jasotzeko. Berria - Gaiak 2004-01-04
Aerogela, berez, airea da %99, eta ezagutzen den solidorik "arinena" da. Berria - Gaiak 2004-01-04