Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertze batzuek aldiz, egun osoko atxikitzen zuten eta aldian puxka bat jaten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 168. orr.
Txandan-txandan hartuko ditinagu, aldian urre pilatxo bana. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.
Berdin munta nola nahi zuen apailatu, lehenik urrunekoak bilduz edo aldiz hurbilekoak, bainan beti harri bat bakarrik aldian. Herria 2001-02-08
Beraien oinetan, Bran artzanorak hotsaren alderantz tentetuta zeuzkan belarriak, aldian kilikazko "guau" bat, aldian txundidurazko "bof" bat egiten zuelarik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 11. orr.
Oraiko sareekin alimaleko tornuak ekar ditazke aldian. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 150. orr.
Bide hertsia eta aldian aldi, lanak errepidean. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Akitaniak eta Kontseilu Nagusiak laguntza kotsia ematen zuten aldian aldi. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Aldian aldi, erregularki, 85 pertsona ingururen jarraipena bermatzen du Resodabanta sareak, anorexia eta bulimia kasuak batuta. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Aldian-aldian txostenak egin behar ziren, lanen martxaren berri emanez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.
Lurraren eremu magnetikoa aldatu egiten da, aldian-aldian, bere ziklo partikularren arabera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.
Batzordeak aldian-aldian egingo ditu bilerak. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Pentsioa aldian-aldian eguneratzen bazen, bizimoduaren kostuaren igoeragatik gertatzen zen eta ez bestelako kontsiderazio bereziengatik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 142. orr.
Atzoko bileraren ostean, klusterrak aldian-aldian batzartuko dira. Berria - Ekonomia 2004-04-03
Ramsay andrea jiratu, badiaz bestalde begiratu, eta hantxe, zalantzarik gabe, olatuetan barrena aldian-aldian bi distira azkar eta ondoren luze iraunkor bat bidaliz, faroko argia zegoen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 64. orr.
1967-1968 inguru hartan Madrilen bizi ginen eta, hemen aipatzea harira ez letorkeen arrazoiengatik, aldian-aldian etortzen zitzaigun bisitan unibertsitateko sindikatu demokratikoko ikasle-jende gaztea eta artean klandestinoa zen Comisiones Obreras sindikatuko militanteetarikoa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 173. orr.
Haien ahaideak, aldian-aldian, beren herrixketatik etorri ohi ziren, zazpi egunetako zaintzaldiak haiekin batera egitera. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,25
Horregatik publikatzen zuen aldian-aldian halako miszelanea bat. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 118. orr.
Niri, aldian-aldian, erlijio gaiekin adarra jotzeko gogoa etortzen zitzaidan, baina ama oso haserretuko ote zitzaidan beldur nintzen, Hiru hegaztien hegada alderraiak desitxuratzen zuen aldian-aldian ilargiaren itxura onkotea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.
Bere ziegan segitzen du, armiarmak solaskide bakartzat, Cleopatra zigarroak errez, aldian-aldian, ardo gozo-gozo bat dastatzen ariko balitz bezalaxe, bere pitxarretik ur tragoak eginez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 35. orr.
Aldian-aldian etortzen zituan Amazoniara, espezie babestuz hornitzeko; saltzea debekatuta dauden horietaz, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.
Alde banatako zumarrek itzal eskergarria eskaintzen diete ibiltariei: aldian-aldian bidea zeharkatzen dute itzal bila, bidearen bihurguneetako norabide-aldaketek behartuta. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.
Nik nahiago nuen aldian-aldian neure bidea asmatzea, mugimendu-gerrazko erasoaldi zorrotzak jo bat-batean han-hemenka, kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu ordez: zilarbizia tantatxotan sublimatzea, sodioa kloruro bihurtu eta osatzen dituen taulatxo kristal-saretuetan ezagutzea mikroskopiora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Batzuetan, Gaspard zaharra, bere fusila hartu eta orkatz bila ateratzen zen; aldian-aldian baten bat botatzen zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.
Lau polizia zeuden erdian zutik, eskuan koadernotxo bana zutela aztertzen ari ziren, aldian-aldian elkarrekin hitz egin eta idatzi egiten zuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.
Neroni ere harrigarri zitzaizkidan buru betidanik makets horretan aldian-aldian distiratzen ziren adimen-txinpartak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Askabiden egin dugun ikerketa baten arabera, 17 eta 51 urte arteko emakumeen % 80,4k adierazi dute inoiz masturbatu direla, eta bikotekidea duten emakumeen % 64k harreman sexualak izanda ere aldian-aldian masturbatzen direla esan dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 27. orr.
Uda parteko igande arratsaldeetan denbora pasa egoten zena txalupan eserita, salabardoan garagardobotila sartzen zuen, aldianaldian salabardoa atera eta basoa garagardo freskoz betetzen zuen, gero zutik jartzen zen txalupan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 37. orr.
Bagoiek itzala egiten zidaten, aldianaldian agerian uzten ninduten eta dardaran hasi nintzen, ahoa ttuz bete zitzaidan, horren guztiaren hasiera osaba Nonemanen etxean gertatu baitzen, Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 44. orr.
Aralarko herensuge zar hari ere hala eramaten omen zioten, aldian aldika, Barranka aldeko herri bakoitzean bereizitako neskatxarik ederrena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 316. orr.
Euskal Herritar guziek dugula azkenean erabakiko aldian aldika gure etorkizuna (geroa) herri-kontsulta edo erreferendum baten bidez. Herria 2004-11-25
Aldian aldika gizakiari berez eta izadi legez datozkion gerta behar horiek ni horrela eragitea txit gogaikarri zitzaidanez, min berriz samintzen ninduen ene minak eta bi goibelaldik torturatzen ninduten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.
Halako kasuetan ere, arriskua, halakorik izatekotan, aldian aldiko ezaguera berriaren aplikazioan legoke funtsean, ez ezagueran berean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.
Arrasto horietako batzuk hezur muinetan sartuta daramatzat, noiz isil noiz kurrinka, aldian aldiko aldartearen arabera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.
Emanen ditugu hemen aldian aldiko berriak. Herria 2003-01-09
Zapaterok esan du bakarrik gobernatuko duela PSOEk, aldian aldiko babesak bilatuz. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Saminak, bere eskuzabaltasunean, aldian aldiko su-etenak baino ez ditu onartzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.
Lehengo egia zaharrari ezezkoa eman ziolako maite dugu Galileo Galilei, egia guztiak behin-behineko direla irakatsi zigulako, eta, aldian aldiko inkisidoreen aurrean, ezetz esaten ahopetik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 33. orr.
Ez, inork ez gaitu libratzen eguneroko zeremonia ttikietatik, inork ere ez aldian aldiko zeremonia handietatik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.
Bestela esanda: elementuak, galaxiak, izarrak, Lurra sorrarazi duten aldian aldiko gertakarien sekuentzian haietariko batzuk gauzatu ez balira, gerta zitekeen ez izatea hostorik zuhaitzetan, ez eta zuhaitzik ere, ez eta, apika, mundu bizirik batere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.
Publikoa ez da sekula bere buruaz fio, aldian aldiko txoroboladak darama arrastan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 293. orr.
Aldian aldiko eta tokian tokiko inperioen dogma estuak direla medio, zenbat holako usario eder galdu ote ditu gure Europa zaharrak bidean, nahiz axalez martingala hutsak iduri, sustraietara jo ezkero bostetan milaka urtetako jakintza enpiriko ederra gordetzen dutenak! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.
Lehengo egia zaharrari ezezkoa eman ziolako maite dugu Galileo Galilei, egia guztiak behin-behineko direla irakatsi zigulako, eta, aldian aldiko inkisidoreen aurrean, ezetz esaten ahopetik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 33. orr.
· adlag -Neska bat engainatzen du aldian aldiko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.
Baina amore eman nion, bestela aldian aldiro zuzentzen baitzidan nirea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.
-Aldian aldiro ematen didate haren berri, baina... «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 248. orr.
Hitzetatik esapideetara ere egiten du salto desitxuratze honek, aldian askotan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 173. orr.
Bigarren pernod bat eta bai hirugarrena ere edan zituen eta aldian baino aldian ur gutxiago botatzen zion edariari, eta laugarrena eskatu zuenean ez zekien ja zenbat edan zituen, bi, bost edo sei baso edan ote zituen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 31. orr.
Hamalau urte nituen, eta maisua gure etxera etortzen zen aldian behin, ene amarekin hitz egitera. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.
Beraz aita gehiago maite duzu ni baino? -esaten du, aldian behin, Lepic andreak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 169. orr.
Haien aurretik pasaeran, irakasleren baten jardun ozena, eta, aldian behin, ikasleen murmurioak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.
Egun ere, aldian behin, Alatz Hondarribiko hondartzan ibiltzen omen da, paseatzen batzuetan, sareak egiten besteetan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 123. orr.
Errepidean auto bat ikusten du aldian behin. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Aldian behin geldialdia tokatzen da. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 40. orr.
Ez genuen serioegi hartzen, baina ideia aldian behin agertzen zen gure solasaldietan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.
Aldian behin, Jacques Monod-ekin eztabaidatzen nituen kontuok. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.
Aldian behin, kanabera bat harturik, bela nagusien sokak jotzen zituen, haietan izotzik egin ez zedin. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Aldian behin, albo batera begiratu, eta obispoa ikusten nuen aingeru bat bezala lo; Roman zeukan aldamenean, eta noiz edo noiz begiak zabaltzen zituen hark. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.
Aldian behin milaka tanta suizidarazten ditu Euriak, hortxe dagoela demostratzeko, besterik gabe bere ospea areagotzeko, zerbait izaten jarraitzeko, milaka tanten buru-hiltze tragikoaz ohartzeke. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 187. orr.
Halako abantadak zeuzkan aitak, etxean berak agintzen zuelakoa egin behar izaten zuen aldian behin. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 47. orr.
Aldian behin hari begiratu eta erlojuaren estalkia ixtearekin batera bere begiak ere erlojuan gordetzen zituela zirudien. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Aldian behin bide ertzean edo arboladi txikien abaroan ikusten diren etxeengatik ez balitz, bidaiari arrotzak pentsatuko luke landotan ez dela inor bizi. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Neskato haren gurasoek begi zorrotzez zaintzen zuten, eta aldian behin zituzten ezkutuko topaketak sutsuak izaten ziren. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.
Aldian behin bisita eginik kitatu nahi izaten dute batarekiko zein bestearekiko zorra. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 70. orr.
Hemen, ontzi honetan, aldian behin egin dizkidazun oparitxoak dauzkat gordeta, behar bezala zenbatuta eta etiketatuta. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 113. orr.
Mailaketa horretan aldian behineko hatzaren zuritasunarengandik, nekrosi zantzu nabarietara iristen da, infekzioa eta aurre nekrosia igaroz. Berria - Kirola 2004-09-30
Antonio Zavalak bere magnetofoian jasotako kasu horiek ez dira inondik ere bitxiak edo aldian behingoak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Martari ez dio hizketarako tarte handirik uzten, aldian behingo hitzen bat salbu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.
Mozkorrek izan ohi duten aldian behingo argialdi euforiko horietako bat izango zuela pasatu zitzaidan burutik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 303. orr.
Eguneroko lanak eta aldian behingoak egiten ziren, beraz, Donapaleun erresumarendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.
Frantziarrek eta normandiarrek beren dorreak eraikitzen segitzea, Henrique zaldunak eman zituen ikasgaiak probestea alde honetan lusitaniarrek, ikasitakoa aplikatuz, beren makina eraikitzen joatea, artilleriak bere aldian behineko bonbardaketak egitea, arkulariek beren gezi, azkon eta biroteak jaurtitzea [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 378. orr.
Aurrerago, landetan zehar, aldian behinka, etsaiaren ehiza hegazkinek, behetik hegan eginez, metrailadorearen tiro sorta bat jaurtiko dute artalde negargarri honen kontra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.