Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldetik (bere horretan adizlagun bezala ez dago corpusean, soilik 'aldetik kendu', 'aldetik aldera' eta 'beste aldetik' esamoldeetan; ikus beherago).
1 postpos

Kaltzio aldetik eskastxo nenbilenez, barra-barra jan nuen klariona sasoi hartan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.

Bikoteari begira egoten natzaio, oraintxe etxe aurretik, oraintxe baso aldetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 68. orr.

Jatetxeak itsas aldetik du sarrera, eta ia buelta osoa eman behar izan diogu eraikinari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.

Txabola aldetik marraka ahul eta aseak sumatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Ia hamar urteren aldea dute euren artean, baina pentsaera aldetik berdintsuak dira.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.

Atlantiko itsasoa gainditurik etorriko dira Quebec aldetik.  Herria   2004-05-20

Kanposantu aldetik tiro hotsen bat iristen bazen, ez entzunarena egiten eta dardarizoa disimulatzen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 142. orr.

Eta monumentuari so zegoela arribatu nintzen, ezker aldetik, beste kale batetik nentorrela pentsatzera emanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 132. orr.

Haizea dabil orain, eta freskoa dator hiribide aldetik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.

2 postpos (-en atzizkiaren eskuinean)

De Thou-k saria merezi zuen auzitegiaren aldetik, eta ez heriotza.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ez zen beraien aldetik muntarik gabeko zerbait, baizik eta oroimenaren azken gudua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.

.: Sasoina ongi doa aroaren aldetik, iguzkia egin du uda honetan, euria gutisko mementoka, baina biperra biziki kalitate onekoa da eta, orokorki, kantitatez bada biperra aurten.  Herria   2001-10-25

Pedroren aldetik, lagunak ziren familia.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 88. orr.

Gela aurrean, barneko atariaren aldetik, pasabide bat zegoen, bost metro zabal eta berrogeita hamar metro luze; iparraldetik zuen sarrera.  Elizen arteko biblia   Ez 42,4

Azterbide hau, fonologiazko tratatu batean onartuko ez litzatekeena, zilegiztatua gertatzen da silabazioaren fenomenoa -bere faktore funtsezkoenen aldetik kontuan hartua-, eskema ahalik eta sinpleenera daraman azalpen batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Hori dela eta, eleberri osoaren jarraitasunari kasu egiteaz gainera, atal bakoitzak ere beregaintasun bat behar zuen, osotasun moduko bat bai gaiaren bai egituraren aldetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 65. orr.

Ez behintzat mutikoaren aldetik, gero ikusiko den bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 129. orr.

3 postpos (-ko atzizkiaren eskuinean)

Maximilian plaza iparreko aldetik zeharkatu genuen, alde hartako zuhaitz lerroaren babespean, ebaskan, ia makurturik, gerra garaian amak eta biok zinema aretoan ikusten genituen soldaduen modura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 73. orr.

Hobe dugu basamortuko aldetik sartu; hilobira atzeko murrura igota iritsiko gara, aire zabalean dagoen aiekan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.

Uniformearen barruko aldetik spray bat atera eta presidentearen hankartea espraiatu du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

Ez gara ari hemen eguneroko arauen erregulazioaz: autoa eskuineko aldetik gidatu beharko da eta urtero ordaindu beharko zaizkio zergak norbaiti.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Aratsaldeko 4-etan abiatuko da Santespietako aldetik.  Herria   2003-03-10

4 postpos (erlatibozko adizkien eskuinean)

Natura den aldetik ez dago natura txarrik; bere baitan duen ontasuna galtzen duen heinean gaiztotzen da natura.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 276. orr.

Idazle argentinarra Tolosatik igaro berria zen, omenalditxo bat egin zioten bertan, eta guk, talde literarioa ginen aldetik, ezin huts egin halako ekitaldi batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Pedro Páramorena, bada, errealitate baten ispilu den aldetik, errealismoa da.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Elurra, haustura den aldetik, une aproposa da aldaketarako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Zutabegile naizen aldetik, jakina.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 123. orr.

Interes handiko liburua, inondik ere, zaharra den aldetik, baina inolako ikustekorik ez duena jeneralei bataioan ematen ohi zaien izenekin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 167. orr.

Eta desagertze zorian diren guaiakoen eta ornitorrinko mokourdinen babesle naizen aldetik, poztu egin naiz, Espainiako Gobernuak esatera, gazteleraz soilik dagoen ikurra salbatu egin delako.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 32. orr.

5 aldetik aldera

Buhamea han zegoen, ur bazterrean, siberiar zaharra aldetik aldera zelatatzen betiko antzera, hura konturatu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 292. orr.

-Sofa zarratatu zitean! -esan zuen oihuka geltokiko buruak-, sofa zarratatu ziotean geltokiko buruari, aldetik aldera.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.

6 aldetik kendu

Beste edonork pozarren emango dizkit, aldetik lehenbailehen kentzearren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 157. orr.

Aldetik kentzeko, ezin eramanezko amets gaizto bat balitz bezala sentitzen baitut nire baitan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 395. orr.

Burusi astunak behegainera bota, eta maindireen berotasuna ere kendu zuen aldetik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.

Irudiak ikusita, eta onak lortuagatik, ezin aldetik kendu enpresa keru hori.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

7 beste aldetik

Beste aldetik, gure etxean oso zabaldua zegoen poemak egiteko ohitura.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 38. orr.

Beste aldetik haatik, Izraelgo tribunal batek betiko presondegirat kondenatu du Marwan Barghonti, Arafaten Fatako buru lehenetarik bat eta Arafaten ordain beharra daukatena ainitzek.  Herria   2004-06-10

Artikuluak ez dakarren kontua beste bat da, hirugarrena, ni benetan izutu nauena: Xanjoxe Jexuxen ahaidea zela banekien, baina ez nekien beste aldetik ere, gure aitaren aldetik, ahaide genuela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 174. orr.

Beste aldetik, jaitsiera bertan behera uzteko erabakiak kritika ugari jaso ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Dena dela, zakurrek gizonezkoa, larderiatsu bada eta beste aldetik adiskidetsu, hobetsi egingo dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 22. orr.

Gurasoena, beste aldetik ere, euren gizatasunetik eta zentzuaren heldutasunetik dator, eta, hainbatez ere, euren seme-alaben ahuleziatik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.

Beste aldetik, berriz, kontrako argudioari eutsi zioten: hain zuzen ere sentsazionalismoa saihesteko eta ekitaldia inork bere mesedetan erabil ez zezan gorde nahi izan zuten isilean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 435. orr.

8 bakoitza(k) bere aldetik

Handik laburrera bakoitzak bere aldetik egin ei zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 153. orr.

Hogeita hamahiru urtean teilatu baten pean elkarrekin bizi izan ondoren, emaitza, bakoitza bere aldetik joan zelarik, hutsaren hurrena zen ia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Denak galdezka zeuzkaagu, eta jendearen jakin-minari amore ematen bazioagu, laster gaituk, bakoitza bere aldetik, eta nora jokatu ez dakigula.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 23. orr.

Atzo, gehiengo sindikalak ELA, LAB eta EILAS eta Hezkuntza Sailak agerraldiak egin zituzten, bakoitzak bere aldetik, eta lortutako akordioa zertan datzan eta izango dituen eraginez hitz egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Dantzan dabiltza, bai, baina bakoitza bere aldetik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 134. orr.

Anselmo eta Rekexo zutitu eta, bakoitza bere aldetik, euskarriei tiraka hasi ziren, moja, ez zutik eta ez eserita, oreka txarrean ozta-ozta geratu zelarik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 154. orr.

Gero espezializazioa bakoitzak bere aldetik egin zenuten.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 148. orr.

9 kontrako aldetik

Zuhaitz artetik errekara, Arin zegoen kontrako aldetik, gizon beltz bat zetorkigun errekara zuzen eta patxada handiz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Miarritzekobazter hortan, joanden egunean, jandarmeak ez dira guti harritu ohartu direlarik auto bat autobidean sartua zela arrunt kontrako aldetik!  Herria   2003-12-11

Kako-oker haitzera igo zen arnasa hartzera, eta une horretan bertan Peter kontrako aldetik ari zen haitzera igotzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.

-Batzuk hemendik joan daitezke -esan zion Martinek Brionesi-, eta beste batzuk kontrako aldetik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

10 nor(k)/zein(ek) bere aldetik

Bi alderdietako batzar nazionalak bihar bilduko dira, nork bere aldetik hitzarmena berresteko; Jaurlaritzako Estatutu Berrirako Proposamena izango da koalizioaren hauteskunde egitasmoaren ardatza.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Herrira iritsi baino lehen geratu, jaitsi eta nor bere aldetik atera zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 334. orr.

Valentziara zein bere aldetik iritsiak, handik Madrilera batera etorri dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 53. orr.

Bere hirurogeita hamarretan, alargundu berria, eta bere bi seme-alabak nor bere aldetik joanak, tristagarri zitzaiola arras hamaika poz-iturri izandako txoko kuttuna hutsik topatzea, eta saldu egin nahi zuela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 208. orr.

Hitz batean, ederra zen dena, naturak edo arteak -zeinek bere aldetik- sekula asmatuko lukeen baino ederragoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Bazkal ostean nork bere aldetik jo zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.

Gizon gazteak apartamentua errentan hartu zuenez geroztik, hiru dama jakinek erdietsi zuten -nork bere aldetik- xede handinahi hura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus