Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina ez zuen uste inork halako proposamenik egingo zuenik, harako ibilbidea gero eta beste alderago geratzen ari zitzaienez gero. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 28. orr.
Pirinioetatik behera, apenas: hortxe, Pirinio mendietan eta alderago ja, Kantauri aldeko mendiotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.
Mirenen baserri alderago, jaurtiketa eremutik kanpo, gudu-lekuko egoera aztertu nuen, Napoleonek Austerlitzen bezala. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.
Zenbat eta ipar alderago, udazken aldera margo gorrixtaz apaintzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.
Itsas alderagokoak dirudite beste hauek, euri osteko izoztea aipatzen baitute: alegia, eurijasa batzuen eta lokatzaren osteko hotzaldiak, oraingoan elurra ez baina euria dakarrela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.
Maristen Ikastetxea mendipean bertan, bere frontoia eta guzti, nirea izana; eta ezker alderago, trenaren geltokia eta Azoka zaharra. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.
Zenbat eta portu alderago, hainbat eta ozenago zalaparta. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.
Baratzea baino harago, errekatik alderago baina eguzki betean, artoa zeukan eginda. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Gero trinketaren alderago egin nuen, bete-betean gaixoen zokondoaren gainean nengoela ziur izan nintzen arte. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.
Nonbaitean argia erakutsiko ahal diot, zoria nere alderago dabilen egunen batean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.
Margoten alderago jartzen bada, Margot goraipatzen badu, Margoti laztanak egiten badizkio, zerbaitek barrenetik hozka egiten dit, zeren ni txoratuta bainago aitaz, nire eredurik onena da, munduan ez dut hura beste inor maite. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.
Europa eta Asia kontinenteen artean dago Turkia; geografikoki Asiaren alderago Europarenean baino. Berria - Mundua 2004-12-19
Zure iritziak, edozertaz zirela ere, aintzakotzat hartzen ziren orduan eta, segur naiz, orain gurekiko uzkur agertzen diren anitz alderago izango genituzke, zu gurekin ikusiz gero. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 311. orr.