Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldartez adlag egoera animiko aldetik.

Aldartez herio batean naiz, eta gorputzez eta nerbioz ere hiltzen nau nire inguruan dirakien, lotan dela ere nire inguruan bizi den jendetza ikaragarri horrek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.

Suminkorra da aldartez, eta gogor egingo dio eraso ahulagoari, baina, erantzun irmo samar batekin topo egiten badu, ibilgailuaren barne aldera itzuriko da, eta ahalik eta gutxien nabarmentzen saiatuko da han.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 239. orr.

Eta, ezustean, "Hagina" dugu, azken ipuina, doinuz eta aldartez aurreko desesperoa berrerosten duena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 101. orr.

Garaipen-aldartez eraman genuen gure beste lagunarengana, larunbatetik astelehenera arteko istorio harekin, eta sekula ez dut ahaztuko zelako begirada alaiarekin egin zion salto Salford jaunak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus