Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, minbizirik izan gabeko jendearekin egin behar zen ikerketa, emaitzetan aldez aurreko joera edo alborapenik egon ez zedin. ETC-prentsa Berria, 2005-06-26
Horrek kritika ugari ekarri zizkien egileei, nolabaiteko alborapen geografiko bat ere izan zitekeelako. ETC-prentsa Berria, 2017-03-26
Ala guztia al da txapelketa eta hortik eratorria? Alborapen periferikoa gehituta, noski. ETC-prentsa Berria, 2006-04-07
Iradoki dugu trikuharrietan egindako ehorzketetan nahita egindako alborapen bat izan zela, hildakoen adina eta agian sexuaren arabera egina. ETC-prentsa Berria, 2015-05-10
Autotxostenak erabili izana da ikerketaren muga, desiragarritasun sozialaren alborapena baitakarte berekin. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 102 zbk., , UEU, 2017 - uztaila-iraila
Ikerketa transkulturaletan edo atzerriko etorkinekin egiten direnetan prozedurarekin zerikusia duten alborapenak ager daitezke, hori ekiditeko zenbait baliabide martxan jarri ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 103 zbk., , UEU, 2017 - urria-abendua
Oraingoan, bi txanpon erabiliko dira: txanponetako bat ongi orekatu da, baina bestea ez; honenbestez, alborapena du ardoen alde. ETC-zientzia, zuzenbidea Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018
Aukera arbitrarioa bada (ez probabilistikoa) erregistro arkeologikoan alborapen bat gerta daiteke, aztarna batzuk baztertuko direlako eta beste batzuek ordezkaritza handiegia izango dutelako. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Izan ere, histograma egiteko balioen tartekatzearen ondorioz, alborapena duela irudika dezakegu, eta horrek ondorio okerrak ateratzera eramango gaitu. ETC-zientzia, zuzenbidea IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019
Alborapena itxura osatzen duten bi ezaugarri estatistikoetako bat da, kurtosiarekin batera. ETC-entziklopedia Alborapen (estatistika) , Wikipedia
Batezbesteko errore koadratikoak zenbateslearen alborapena eta zehaztasun (estatistika) zehaztasuna jasotzen ditu. ETC-entziklopedia Batez besteko errore koadratiko, Wikipedia
Estatistikan eta probabilitate teorian, alborapen neurriek datu-multzo datu multzo baten edo probabilitate banaketa baten itxuraren ezaugarri bat adierazi eta neurtzen dute. ETC-entziklopedia Alborapen (estatistika) Wikipedia