Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alazankoa interj alajaina, alajainkoa. ik alazangoa.

Komando bat baino zerbait gehiago beharko da, alazankoa!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.

Alazankoa, baduk horretan zerbait naturaz gehiagokoa, filosofia xuxen atzemateko gauza balitz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.

Tira: baietz jasan nik, alazankoa, hori ere!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.

-Alazankoa! -egin nuen ene baitan banindoala-, horra hor gizon prestu bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Ez aspertzeko moduko ardura, alazankoa: alpha hizkia ezabatu zion lehen kantuari, beta bigarrenari, gamma hirugarrenari... eta horrela alfabetoko hogeita bost hizkiei akabua eman zion arte.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.

-Ederra erbia Ehiztari Beltzari bidera atera zitzaiona, bai alazankoa!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.

Durduzazko mikrosegundo baten ondoren ("Alazankoa! Gizaseme bat -urde zerri alimale hura gizasemea bazen- emakumeen zerbitzuetan!"), betiereko izua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus