Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez harritu gero norbaitek eskola auzitara eramaten badu, komunikazio-istripuen eragile izatearen akusaziopean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.
Neba Bilboko kartzelan du, Falange de Vizcaya delakoaren buru bera delako akusaziopean epaiturik eta 20 urteko zigorra betetzera kondenaturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.
"Euskal kulturaren alde su ta gar lanean aritu den pertsona batek espetxean segitzen du zentzurik gabeko akusaziopean", esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-21
Hauek genozidio akusaziopean auzipetu zituen, 1995ean, Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiak, bainan oraindik atxilotzekoak dira. Berria - Harian 2005-07-12
Baina ahizpak ez zuen legearekin arazorik nahi, terrorismo akusaziopean arrastatu semearen ama bera terrorista bailitzan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.
Jaione hil izanaren akusaziopean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 50. orr.
Tongoa egin izanaren akusaziopean bota ninditean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 64. orr.
Momentuz bi dira atxilotuak, ETAko kide izatearen akusaziopean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.