Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ajoarriero patataz, baratxuriz, arrautza arrautzez eta olioz osatutako Nafarroa nafar pasta da, almerizean egindakoa. Pasta hau arrainekin jan daiteke, normalean bakailaoarekin. ETC-entziklopedia Ajoarriero, Wikipedia
Nerabe zenean dastatu zituen estreinakoz Josefaren zuritabeltza, tripakiak, ajoarrieroa; baina inondik ere anderraiak zituen gustukoen. ETC-literatura, saiakera Feriatzaileak, Patxi Larrion, Susa, 2016
Carmen, Beroizen emaztea zena, hor ibili omen zen ajoarriero kazuelakadak eta salda mundu guztiarentzat prestatzen. ETC-literatura, saiakera Hodei berdeak, Jon Alonso, Susa, 2003
Gau hartan errioaz bestaldeko ostatu txiki hartan afaldu -hik ajoarrieroa, nik txuri-ta-beltza eskatu, baina, orduan askotan bezala, erdibana hartuz- eta lotara joan gintunan berehala. ETC-literatura, saiakera Argi-itzalen neurria, Xabier Artola, Elkar, 2011
Behin baino gehiagotan barretxoa erreprimitu behar izan dut -karta albo batean utzi eta bigarren plater gisa ajoarrieroa eskatu duenean, adibidez-; bota didan begiradagatik, Sebas jakitun dela ohartu naiz. ETC-literatura, saiakera Idazten ari dela idazten duen idazlea, Iban Zaldua, Elkar, 2012
Ajoarriero kaxola bana garbitu genuen, eta pintako ardo botila hustu ere bai. ETC-literatura, saiakera Alkasoroko Benta, Mikel Taberna, Susa, 2013
Gogoan izango dituk, besteak beste, hark gobernaturiko patata-tortila, paella, calderete, ajoarriero eta enparauak, zein baino zein gozoagoak. ETC-literatura, saiakera Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008
Janariaz zer esanik ez, ajoarrieroa litzateke gure gumboa, eta edariaz hobe ezer ez esan, ez da faltako-eta Mardi-Grassik zintzurra ederki bustitzeko. ETC-prentsa Berria, 2018-04-15
Nobel eta Pulitzer saridunak gogoko zituen beste bi plater ziren ajoarrieroa eta bakailaoa bizkaitar erara. ETC-prentsa Berria, 2017-08-03
Bakailao ajoarriero bakailao idorra eta barazkiek osatutako platera da; batez ere tomate eta baratxuriak. ETC-entziklopedia Bakailao ajoarriero, Wikipedia