Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pierre Bongiovanni artista paristarrak masaje aiurbedikoak eman ditu aste honetan Gasteizen Amarica egitasmoak antolaturiko Soft Power ekitaldietan, eta performance horren gaineko azalpenak emateko agerraldia eskatu dio PPko batzarkide Marta Alañak Lorena Lopez de Lacalle kultura diputatuari. ETC-prentsa Berria, 2009-06-13
2004an Osasun-etxea egin zuten, laborategia eta Indian jatorria duen medikuntza aiurbedikorako etxea, hain zuzen ere. ETC-prentsa Goienkaria, 2009-10-30
VII. mendean Sushruta sendagile hinduak (argazkian) medikuntza aiurbedikoari buruzko tratatu bat idatzi zuen eta hor jaso zuen anputatutako sudurrak -ohiko zigorra garai eta lurralde haietan- berregiteko metodoa: kopetako azala transplantatu behar omen zen. ETC-prentsa Argia, 2017-12-24
Ayurveda edo medikuntza aiurbedikoa Indiako tradiziozko medikuntza da. Jatorriz Indiakoa izan arren, gero eta famatuagoa da Mendebalean. ETC-entziklopedia Ayurveda, Wikipedia