Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzinetik adlag aurretik.

Aitzinetik tokien atxikitzea hobe da telefonatuz: 05 59 29 94 82.  Herria   2002-08-08

Aitzinetik, deneri ongi etorri!  Herria   2001-10-18

Eta gainera, ezerk ez digu aitzinetik esaten, aztergai hori aintzakotzat hartzeko modu horietako bat, besteak baino lehenagokoa edo hobea den.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

Aitzinetik behar da ikusi oheratu gabe ez dela behar biluzi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 112. orr.

Besteren gainean egitea predikua beti izaten baita musika txarra aitzinetik ordaintzea bezalakoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 27. orr.

Inork ez zekien hain urrun iritsi aurretik zer gerta zitekeen.Aurrera arin egiten zuten, baina arretaz, zaldi gaineko esploratzaileak aitzinetik zihoazen bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Edo gauzak aitzinetik ongi karkulatuak ziren...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.

Gauerdi puntuan topaka eta urrupaka edan dizugu, nik aitzinetik baso bat ur, badakizu ur goinea, ur barrena...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 70. orr.

Aldiz aitzinetik ikusia baldin baduzu, zure bidea ontsa kalkulatua baldin baduzu, eroriko zira beharbada bainan arrisku guttiago duzu edo erorita zutituko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 90. orr.

Hirugarrenekoz aitzinetik lerratzen zitzaizkigunean, jadanik saltzeko esperantzaz etsiak ziren laborariei pisua eta ahalik preziorik merkeena idatzia zeramaten papertxoak barreiatzen zizkieten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Baina hori aitzinetik banekien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus