Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzakiapean adlag aitzakiaz, aitzakiarekin.

Simonik podiuma lortzeko, Hontxar eta Popovitx atzeratzeko aitzakiapean jo zuen erasoa, beharbada, edo etapa garaipena lortzen saiatzeko, baina bere jokaera ez zen zuzena izan.  Berria - Kirola   2004-05-29

Azkuek ez zuen argiro zehaztu eta mugatu bere eredua, eta jarraitzaileek edozer gauza sartu zuten gipuzkera "osotuaren" barruan, betiere euskalki hori "osatzeko" aitzakiapean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 131. orr.

Badirudi joera horrek ez daukala dagoeneko indarrik, baina aldian-aldian beti da baten bat gure artean, euskara modernizatu, zeregin teknikoetara egokitu eta inguruko hizkuntzekin homologatu beharraren aitzakiapean, euskararen egitura zaharkitutzat jo eta goitik behera eraberritzen ahalegintzen dena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 145. orr.

Horra zergatik debekatu zuen Jaungoikoak horrelako egintza, behin burutuz gero inongo zuzentasun aitzakiapean zuritu ezin zitekeen egintza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 371. orr.

Igitai eta mailuaren aitzakiapean zientzialariak, margolariak, pentsalariak... desagertuz joan ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus