Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete haietan alemanek Belgrado suntsitzen zuten, greziar erresistentzia apur-apur egiten, Kreta airetiko erasoz hartzen: huraxe zen Egia zinezkoa, huraxe Errealitatea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.
Zorionez, garai hartan ez zegoen artean airetiko loturarik edo errepide erregularrik eta posta-zakuak ahal zuenean egiten zuen aurrera zeren, ontzia goizean porturatu eta eguerdi aldera euria hasi baitzen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Hirian bolo-bolo zebilen zurrumurruaren albistea ilustratzen zuen argazkiak: airetiko tzar bikaina hiritik hurbil gelditzekoa zela egun batzuk barru. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Stepheni ia arreta guztia eraikinek hartzen zioten txiki-txikitandik -konplexutasun eta tamaina handiko eraikinak, aukeran-, eta orobat airetiko ikuspegiek eta perspektiba ez-ohikoek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.
"Orain gertatzen ari dena, airetiko zein artilleriaz eta tankez eginiko bonbardaketak izugarrizko sarraskia dira", adierazi zion Al Jazeera telebistari Berria - Mundua 2004-04-08