Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Airean ihes egiten duen Damak ere egiazko emakume gisa jokatu zuen Don Diego familia gabe utzita. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 86. orr.
Alabainan, beltxa ez da ageri gauean, eta zakurra entzuten duelarik hurbiltzen, badaki zer duen egiteko: eta hupala, airean hesgailua pasatzen du, bere kideekin! Herria 2003-05-15
Zerrenda bakotxak bazituen 15 lagun, Cocagnen lista pasatu da airean, batere dudatu gabe. Herria 2001-03-22
Eta hola-hola eramaiten gaituzte, blokeko hirugarren estaitik, airean, eskaileretarik beheiti, bloketik pasabidera, pasabidetik kurutzebidera... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 111. orr.
-Pello, airean irabazi diagu! -esan zion Kepak ilunabarrean, bozak zenbatu ondoren. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 87. orr.
Ai, ai, ai, mutila! airean emaiteko, hona, zenbait lerro: Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.
Gaztea, berriz, zaplazteko pare bat hartzeko beldurrez, bat-batean eserleku bat libre gelditu zela profitatuz, airean joan zen bertan esertzera. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.
Airean doakigu denbora, ezta? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 115. orr.
Laster, bizkor, ontzia badoa, historiek ez dute itxoiten; aukerak noiz izan, orduantxe harrapatu behar, airean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 100. orr.
Adinean aurrerago, eta azkarrago joaten zaizkigu urteak, eta hiru urteok ere halaxe joan zaizkit niri: airean, ziztu bizian, aitaren batean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.
Astirian saldaren zatitzea -kanpalekua airean zen-: edo amerikanoak heldu ziren, edo SS-ak, gauaz garbitu behar gintuztenak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.
Bazterrak airean ziren joanden egunean, eguerdi irian, Donibane Lohizunen, treinen geltokian! Herria 2005-07-21
Atletak azken probaren aurrean bezalaxe sentitzen zen; edota soldaduak borrokari ekin aurretik bezalaxe: bihotza airean baina lehia edo gatazkari ekiteko gogoz, itxaronaldiak gorputzean pilaturiko tentsiotik libre gelditzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.
Noiz nahi bazuen haren desira, haren baitan hiltzeko, haren besarkatzeko, musukatzeko, barkamendu eskatzeko tirria zuen, eta gauak airean iragaiten zituen jakinez etxe berean lo egiten zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
Poll, Doll eta Moll, Flumek eramanak arduraz airean, barre handiz aldarrikatu zuten emakume peto-peto bat zela hura, eta lokarriak askatu nahi izan zizkioten antzezaldiaren ondoren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.
Egia erran, gelako xaharrenak ez du arratsa airean iragaiteko gogo handirik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 51. orr.
Gaixoak... ez du balio gaua airean pasa dezaten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.
Noiz nahi bazuen haren desira, haren baitan hiltzeko, haren besarkatzeko, musukatzeko, barkamendu eskatzeko tirria zuen, eta gauak airean iragaiten zituen jakinez etxe berean lo egiten zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
Eta berriro desegiten zuen airean eraikitako Angie, eta berregin... Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 126. orr.
Izan ere, hi aurrera egiteko prest hengoke, baina bera, zer...? Ez ote haiz gazteluak airean eraikitzen ari? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 111. orr.
Baina norbaitek zoritxarrez zer edo zer eraiki behar badu zure gainean, patu erabat gaiztoa izango du, egunen batean konturatu beharko baitu airean eraiki duela, ezerezean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.
Gero, agur hits bat airean esekiz, gabardina hartu eta kalera irten da bizkor. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 97. orr.
Batzuetan, airean esekirik; beste batzuetan, eguzki izpi batek geriza gurutzatzen zuenean, edo lorategietan lore bihurturik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.
Utz dezagun, gaurkoagatik, airean eskegita bera. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 237. orr.
Estu eta larri zen ehiztari gajoa, eta, bere estuasunarekin, salto egin zuen bide ondoan ikusi zuen leize izugarri batera, eta han, behera zihoala, heldu zion leizearen alde batetik zegoen lertxun baten adarrari, eta geratu zen airean esekirik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.
Nire galdera airean galdu zen, aldi berean Aita Arbizuk bi besoetatik heldu eta etzanarazi egin baitzuen agure erkindua, gaixoekin erabili ohi dugun goxotasun aginkoi horrekin "lasai, lasai" esaten ziola. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 56. orr.
Ez eta igaro eta airean galdu ondoren usaimena eragiten duen kutsua bezala, handik igortzen baitu irudia oroimenera eta oroitzapenez errepikatzen dugu guk. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.
Eta azken unean Maria Sararen ahotsak geldiarazi zuen, ezustean lasai, oraintxe eta hemen gertatzen ari denarekin hain kontraesan handian, non hitzen esanahia airean galdu bailitzan izan baitzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.
Esaldia airean zintzilik geratu zen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 18. orr.
Beraz, trintxera gainean zegoela esan zion, eta eztul ikaragarri batek hartu zuela, harrigarria zirudien arren, eta luze iraun zuela airean zintzilik bezala, eta gero lurrera erori zela ahoz gora. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.
Batzuetan, airean zintzilik geratzen ziren, Peterrek muturreko bat jo arte aireari. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 74. orr.
Sumindu egiten du hitzak airean zintzilik uzteko Petrusen ohitura horrek. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.
Ahal duzunean zoaz leku bazterturen batera eta aska itzazu deabru guztiak airean. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 101. orr.
Selimek, baina, deabruak airean esan zion: Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.
Norbaitek ikusi egin zian, Alejandrori kontatu zioan, eta hura tximistak airean joan zuan Varelaren etxera. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.
-Gurasoak eta Nati hilik daude hor behean, eta Anastasio tximistak airean hartuta joan zen ihesi -argudiatu zuen Amaiak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 114. orr.
Bere makila magikoaren mugimendu zehaztugabe batez, mahai luzeak airean bidali zituen jangelako bazterretara, pareten kontrara; beste mugimendu batez, ehunka lo-zaku gorri bigunez beteta geratu zen zorua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 134. orr.
Nahiz eta gero Don Rikardok sermoi latzak egiten zituen, armiarmak eta denak airean bidaltzeko modukoak, tartean latinezko hitz batzuk esanaz. Berria - Kultura 2004-09-28
Tartean sartu eta airean bidali zituen anaiaren kontrario guztiak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 33. orr.
"Ez duzu ikusten lanpeturik nabilela?", esan zion haserrea disimulatu gabe, eta airean bidali zuen neska gajoa, atea haren muturrean itxita. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 172. orr.
Ondoren burua makurtu eta erasorako prestatu zen, Belasko eta beste gazte bat harrapatu eta airean bidali zituelarik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.
Apairua ona da eta harreman horiek segitzen dute bururatu arte gazteriak fandagoekin barnea airean daukala. Herria 2004-02-05
Ohi ez bezala, otoitz egiteko deiaren azken oihartzuna oraindik airean dagoelarik, hiriaren otoitzaren xuxurla entzuten hasten da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 209. orr.
Airean zegoen Sinbaden ihesa traizioa izan ote zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 180. orr.
Niri ez baina airean zegoen zer bati hitz egiten ziola ematen zuen, heriotzaren itzala sumatuz bezala, Jainkoarekin edo bere kontzientziako mamu zaharrekin bakezkoak egiteko presaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 55. orr.
Puntu garrantzitsua haatik airean dagoena momentuan. Herria 2005-01-06
Bastoiarekin akuilatzen ninduen eta oihuka esaten zidan nire airean egon behar nuela eta berea ez kutsatzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.
Ni arin sentitzen naiz une horietan, pisugabea, airean banengo bezala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 15. orr.
"Ligatik kanpo ere badago etorkizuna», dio, Ligan dena airean dagoela ohartaraziz. Berria - Kirola 2004-06-02
Homosexualitatearen gaiari buruzko film batek irabaziko du azkenean Oscar sari nagusia? Hori da airean dagoen galdera azken asteotan. Berria - Kultura 2006-02-01
Martin Ugalde parke honen giroan, airean dago, eta foro honen gidari ere bera nahi genuke. Berria - Harian 2005-10-05
Airean zegoela heldu zen Yurrera. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.
Joseba Azpeitia Urola Kosta Bizirik plataformako ordezkariaren esanetan, ordea, zortzi hilabete pasatu dira, eta Zestoako Udalak hartutako konpromisoak airean daude oraindik. Berria - Harian 2005-08-23
Airean nengoela, metalezko saihets batek zaflako egin zidan gerrialdean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.
Aukera airean egote hutsa asko eta sobera zen ordea giro bat sortzeko orduan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.
Bilkura-denboran airean egon nintzen, leihotik begira eta ez nuen han aipatuez ezer gogoratzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 189. orr.
Metal-hots handia entzun zen Ginnyren pertza airean joan zenean; Weasley jaunak berak bota zion Malfoy jaunari, jo eta atzeraka liburu-apalen kontra bidali zuelarik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 57. orr.
Airean joan ninduan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 221. orr.
Poliziak zuloa ikus ez zezan, berriro ohola jarri zuten; kanpotik berebiziko ostiko bat eman eta airean joan zen, ordea, berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.
Norbaitek ikusi egin zian, Alejandrori kontatu zioan, eta hura tximistak airean joan zuan Varelaren etxera. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.
Gaztea, berriz, zaplazteko pare bat hartzeko beldurrez, bat-batean eserleku bat libre gelditu zela profitatuz, airean joan zen bertan esertzera. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.
Alabaina, galdera motak hiru direla entzuten dudanean, "baden, zer den, nolakoa den", hitz hauen mintzo islak gordetzen ditut, eta badakit soinu eginez airean joanak direla eta jadanik ez direla. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 246. orr.
Gero, mandoz eraman ondoan, metatzen zituzten gune batzuetan, kablez airean joanarazteko segeriara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.
Ez zegon hirekin hitz egiteko modurik eta, beldurrak airean gauzkan eta. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 35. orr.
Beldurrak airean nindukan beraren bulegoan eta berarekin buruz buru egongo nintzen uneak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 159. orr.
Marta, beldurrak airean, diru guztia emango diela esaten hasten da, baina minik ez egiteko, faborez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 189. orr.
Auzo guztia beldurrak airean zegoen ea noiz egingo ote zuen ez egitekoren bat, ez ohi zituen modukorik, izugarrikeria handiren bat baizik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 216. orr.
Eta denbora horretan guztian, Marcusi bere jabetzak erakusten zizkion artean, frogatu nahian bazuela Marcusen emazte izateko moduko jatorria, bakezko epailea baitzen mutilaren aita, bada, denbora horretan guztian, ikarak airean zegoen Mary, aita noiz sartuko zain. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
Haren harridurak goia jo baitzuen, gelditu egin zen, eta, zertan ari zen jakin gabe, beldurrak airean jaisteari ekin zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.
Beldurrak airean zihoan Esther, ondotik - ia ukituz - igarotzen zitzaizkien ibilgailu motordun haietakoren batek eurak noiz harrapatuko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 132. orr.
"Marinel eta soldadu zaildu haiek ikarak airean zeuden, nahiz Martzeloren gudu guztietan borrokatuak ziren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.
Mutila harresiaren inguruan ibili zen, tentu eta arreta handiz, noiz zutik noiz haztamuka, estropezu egiteko beldurrak airean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.
Asaldatu egin ziren haiek eta beldurrak airean honela esan zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.
Agustina! - esan zuen Agustinak sendo eta larri aldi berean; sendo, ongi entzun ziezaioten eta larri, beldurrak airean zegoelako etxeko korridorean bakarrik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.
Beldurrak airean hartzen ditu, arrazoi osoz hartu ere, Mediterraneo itsasoaren mendebal bazterreko kosta inguruak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.
Baina hori biharamuneko egunkarietako argazkietan ikusiko zuen, iskanbila hasi zenean beldurrak airean alde egin zuen-eta handik. «Bizia lo», 2003 - 46. orr.
Umetan, maiz saiatu nintzen gas-ganberara laguntzen, preso eta beldurrak airean irudikatzen nuela, seme-alabei egin zietenaz herioan kezkaturik, itorik, hats bahi, izu-laborrian, ezerezturik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.
Gizonek beldurra dute, be-e-ele-de-u-erre-erre-a, kakaztuak daude goitik behera, beldurrez airean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 73. orr.
Auzoren batek nire oihuak entzun eta gure arazoa ezagutuko ote zuen zeuden biak, beldurrez airean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 145. orr.
Bien bitartean, Ostiako gotzain beneragarria beldurrez airean zegoen, eta bihotz-bihotzetik Jaunari otoitz egiten zion gizon dohatsuaren xalotasuna mespretxa ez zezaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.
Bada, lehoi bat zen: oihaneko errege izugarriak beldurrez airean dauzka etsai guztiak; hala eta guztiz ere, sekulako ikara die gurdi hots kirrinkariei eta oilarraren kantuari, eta, aurpegia estaliz gero, kemen asko galtzen du. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.
Bada, lehoi bat zen: oihaneko errege izugarriak beldurrez airean dauzka etsai guztiak; hala eta guztiz ere, sekulako ikara die gurdi hots kirrinkariei eta oilarraren kantuari, eta, aurpegia estaliz gero, kemen asko galtzen du. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.
Burutazioa izan baitzuen emazteari kontatu egingo ziola zer-nola burura eman zuen azkenean Detroit-eko kontua, eta haren karietara zeinen pozak airean zirudien J.G. delakoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.
Pozak airean zebilen hirian zegoelako, jostalari eta durunditsu ibili ere, txantxetarako irrika bizian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 161. orr.
Beste egun batean, baina, pozak airean etorri zen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.
Pozak airean zegoen hura, Errealak irabazi zuelako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 245. orr.
Pozak airean izan beharko dut, geratu naizelako, ezta ba? Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.
-Neuk ere ezingo nuen hobeto esan - esan zion Lupin maisuak, eta Hermione pozak airean jarri zen -. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.
Entzuten duan musika alu horrek dik errua, zainak airean jartzen zizkidak, txilio eta orro horiekin. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.
Egoera umorez hartzen ahalegintzen banintzen ere, zainak airean nengoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.
Egia esan, nerbioak airean nengoen: ondo ari zitzaizkidan ateratzen gauzak, ondoegi. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.
Nerbioak airean dago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Mutila, dardaran, kirioak airean zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 335. orr.
Nahi ala ez, beharriak xut nituela eta zainak airean, ari ziren ari denak, bakoitza bere aldian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Tarte luze batez egon ziren aiduru, zainak airean, eta kaiaren izkina batetik ikusi zuten barkurantz zetorren gizon eta emazte talde bat, eskuak loturik, guarda nazionalez inguraturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 291. orr.
Herriko agintariak zainak airean geratu ziren eta hiria salbatzeko beste biderik ikusi ez eta, Antonio Díaz de Herediari deitzea erabaki zuten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.
Nerbioak airean nago. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 38. orr.
Ez nintzen neure buruaren jabe, sarrakio zorrotz batek urraturik neukan barrena, aztoratuta nengoen eta zainak airean nituela, gizon haren mende ikusten bainuen neure burua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Kirioak airean zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Zainak airean bainituen, puska bat behar izan nuen hi errana zidala ohartzeko, lehenagoko denboretan bezala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.
airean alde egin (3); airean altxatu zuen (3); airean altxatuz (5); airean altxatzen (3); airean astindu zuen (3); airean astinduz (7); airean astintzen (4); airean atera (5); airean azaldu (3); airean barrena (3); airean buelta (3); airean da (4); airean dabil (3); airean dabilen (6); airean dabiltzan (3); airean dago (9); airean dagoela (4); airean dagoen (6); airean dantzatuz (4); airean daude (6); airean daudela (3); airean dauden (3); airean dilindan (4); airean dira (5); airean doan (3); airean emandako (3); airean eragin (4); airean eraman behar (3); airean eramango (3); airean ere (3); airean esekirik (3); airean eskegita (5); airean eutsiz (3); airean ez (3); airean flotatzen (3); airean galdu (6); airean galtzen (5); airean geldi (8); airean geldia (5); airean geldirik (5); airean gelditu (11); airean gelditzen (4); airean geratu zen (5); airean geratu ziren (3); airean geratzen zen (3); airean gora altxatu (4); airean gora joan (3); airean gurutzatu (3); airean harrapatu (5); airean harrapatzeko (3); airean hartzen (3); airean hedatu (4); airean hegaka hasi (4); airean hegaldaka (3); airean hegan (14); airean hegaz (4); airean ibili (6); airean ibiltzeko (5); airean ibiltzen (5); airean igeri (6); airean ikusi (3); airean ikusten (3); airean irten zen (4); airean itzuli (3); airean jarri (9); airean jasorik (4); airean jasota (6); airean joan zen (5); airean joaten (3); airean mugituz (4); airean nago (3); airean nengoen (5); airean pasatzen (4); airean salto (4); airean sentitu (3); airean utzi zuen (20); airean zabaldu (7); airean zabaltzen (5); airean zebilen (12); airean zebiltzan (4); airean zehar (6); airean zenbait (3); airean zeuden (5); airean zihoala (3); airean zintzilik (20); airean zintzilika (7); airean zituela (4); airean zuela (7)
ari ziren airean (4); asko daude airean (4); astindu zuen airean (5); baina airean (9); baloia airean (3); banderak airean (3); batean airean (3); batez airean (4); batzu airean (3); batzuk airean (5); bazterrak airean (7); behin airean (3); beldurrak airean egon (3); beldurrak airean egoten (3); beldurrak airean zegoen (4); beldurrez airean (5); beltza airean (3); besoak airean (7); bezala airean (6); burua airean (5); da airean (13); dago airean (8); dena airean (6); denak airean (3); dira airean (6); dugun airean (3); dute airean (6); edo airean (4); egin du airean (5); egin zuen airean (9); egiten zituen airean (3); ere airean gora (3); esaldia airean (7); eskua airean (11); eskuak airean (7); eskuarekin airean (4); ez airean (3); ezpata airean (6); gabe airean (3); gainean airean (4); galdera airean (4); galdera bat airean (3); galderak airean (3); geratu zen airean (7); gora airean (3); guziak airean (3); guztia airean (3); guztiak airean (7); haiek airean (3); hanka bat airean (3); hankak airean (7); hartu eta airean (5); hegazkina airean (4); heldu eta airean (3); hitzak airean (7); hor airean (3); hori airean (5); horiek airean (3); hotsa airean (4); hura airean (3); ia ia airean (3); ikarak airean (3); jarri eta airean (3); jo eta airean (5); kakoa airean (3); kea airean bezala (5); kirioak airean jartzen (3); lehertu eta airean (3); luma airean (3); maisua airean (3); makila airean (4); marraztu ditu airean (4); marraztu zuen airean (3); modura airean (4); nerbioak airean (8); nuen airean (5); oinak airean (6); oraindik airean (11); osoa airean (3); peter airean (3); pozak airean (12); txoriak airean (3); ukabila airean (5); usaina zegoen airean (3); utzi zuen airean (5); zabaldu zen airean (5); zainak airean (8); zalantzak airean (3); zango bat airean (3); zebilen airean (6); zebiltzan airean (4); zigorra airean (7); zion airean (7); zituzten airean (4); zuela airean (5); zuten airean (12)