Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahoz adlag ahotsarekin adieraziz.

Monsieur-en, erregearen anaia bakarraren, agente batek, Bouillon-go kontea (Sedan-go printze soberanoa zena) eta Effiat Cinq-Mars ezkutaria prestatzen ari ziren konspirazioaren berri eman zion, ahoz, estatu kontseilariari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Hizkuntza, definizioz, dinamikoa da, eta dinamika horrek eman dituen fruituen multzoa da literatur tradizioa: ahoz nahiz idatziz, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den denboraren altzoan babestutako kultur ondarea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.

Euskara ahoz eta idatziz menperatzea galdegina da.  Herria   2004-07-01

Ahoz kantatua idatziz ematean datza afera.  Berria - Kultura   2004-10-06

Ahoz izan zen bakarrik, baina hortik hasi behar da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Hasieran arreba txikiei kontatzen zizkien ipuinak ahoz, aitak harrapatu zuen arte.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 89. orr.

Garai batean, sektore-korruetan antolaturik, erosketa eta salmenta aginduak elkarri ahoz esaten zizkioten (baita oihuka ere sarritan).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

-Lekukoek ahoz emandako informazioa duk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 110. orr.

Euskalkia erabiltzea ez da inondik inora ahoz esaten dena zuzen-zuzenean transkribitzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 188. orr.

Idatziz zein ahoz, hitza hizkiek osatzen dute -grafiek edo fonemek, berdin dio orain-, nahi eta nahi ez, esanahiak gorabehera.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Bai, egitura dramatiko soilak dira, garai bateko mitoekin harremanatutako erakus-istorioak agian, memoria kolektiboan gordeak eta ahoz zabalduak, sorketa literario etengabe berriei bidea egiten dietenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus