Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahanztola iz 'ahantzi' eta 'ikastola'ren arteko hitz jokoa.
Baina egin dezagun kontu badirela, asko edo gutxi, eskola onean (ahanztolan) gogor saiatu beharrean, mundua konpontzen entretenitu nahiago duten atzerakoi edo bertangoxozaleak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.
Eta halakoei kontseiluño bat eman behar zaie eskuzabalki ahanztolatik, zuhurki eta zorrozki galdetzen erakusten den eskola onaren legetik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.