Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahalduntzea pertsonengan eta komunitateengan autonomia eta autodeterminazioa areagotzea xede duten neurriak dira, eurek euren interesak era aske eta arduratsu batean ordezkatzea ahalbidetzeko. ETC-entziklopedia Ahalduntze, Wikipedia
Txostenak ahalduntze digitalaren bidean lau eten-digital bereizi zituen: ETC-entziklopedia Arrakala digital, Wikipedia
Hori kontatzen du Nagusiak: jende xehearen ahalduntzea. ETC-literatura, saiakera Nagusia kanpoan bizi da, Takiji Kobayashi (Hiromi Yoshida), Katakrak, 2017
Baina gauzak errotik aldatu dira geroztik, eta gaurko Euskal Herrian ez du behar adinako ahalduntzerik erakusten euskaldun izateko jarrera eta praxi linguistiko etnikoak. ETC-literatura, saiakera Nora goaz euskalduntasun honekin?, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2017
Zeintzuk dira ahalduntze terminoaren gaurko erabilerak? ETC-literatura, saiakera Feminismoa eta politikaren aldaketak, Mari Luz Esteban, Susa, 2017
Pentsatzea (eta, beraz, ahalduntzea) kolektiboa da: kolektibotik pertsonalera doa, eta pertsonaletik kolektibora. ETC-literatura, saiakera Pentsamendu heterozuzena, Monique Wittig (Askoren artean), Susa, 2017
Umeen ahalduntzea eta parte hartzea estuki loturik daude. ETC-literatura, saiakera Erreka haizea, Sonia González, Susa, 2018
Mikrokredituen bidez "ahalduntzea" ez da balentria handia; ez, behintzat, mailegu-hartzaile gehienentzat. ETC-literatura, saiakera Mundua berriz liluratuz, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2019
Feminismoak emakumeen artean eragin duen ahalduntze-prozesuan eta mugimendu feministan, oro har, euskararen presentzia esanguratsua da. ETC-literatura, saiakera Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz, Elkar, 2019
Ahizpatasunaren ideiaz aparte, begirada feministak lagundu dit ahalduntzearen premia ez ahazten eta maitasunaren eredu erromantikoari aurre egiten. ETC-literatura, saiakera Idazleen gorputzak, Eider Rodriguez, Susa, 2019
Presondegitik irten zenetik, haren iritzi eta ikuspegiak aldatuz joan dira, geroz eta ahalduntze-maila handiagoa erakutsita, baita jarrera geroz eta kritikoagoa ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartzela genero-erakunde bezala, Maria Ruiz Torrado, UEU, 2017
Boterea (ahalduntzea) hautetsitako instituzioetan kokatzea eta jarduera politikorako erdigune gisa berreskuratzea beste pauso bat da norabide berean. ETC-zientzia, zuzenbidea Nazioarteko Harremanetako 14 giltza-hitz, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Eta alde horretatik kritika errepikatzaileak arrazoi zuela: bizitza aldaketa baino, bizitza berreskuratze baten istorioa da hemen kontatzen zaiguna, gaur hain modan dagoen ahalduntzearen bidetik. ETC-prentsa Argia, 2014-12-07
Planak zehazten zituen jarduera ardatzen artean daude emakumea ahalduntzea eta mainstreaming delakoa -politikak egitean generoa ikuspuntutzat hartzea, eta genero berdintasuna filosofiatzat hartzea-. ETC-prentsa Berria, 2008-09-24
Ez dakit erabiltzen dugun hiztegia ote den ezin ulertu horren arrazoietariko bat, mainstreaming, ahalduntze, androzentriko, bateragarritasun eta antzerakoak ulertzeak esfortzu pixka bat eskatzen duela ezin ukatu. ETC-prentsa Berria, 2009-10-07
Jaurlaritzak hartutako konpromisoa oso positiboa delakoan nago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeak gizartean gehiago ahalduntzea ekarriko duelakoan. ETC-prentsa Berria, 2010-02-18
Ikasleen ahalduntzea eta hezkuntza jardueren praktika erreala bultzatzeko beharra antzeman du azken hilabeteetan egindako eztabaidan, eta helburu horiek zehaztu ditu Ikasle Estrategian. ETC-prentsa Berria, 2012-12-16
Zaku berean sartu dituzte biktima gaixo guztiak, ez da jabekuntzaz edo ahalduntzeaz hitz egin, baizik eta emakumeek behar dugun segurtasunaz. ETC-prentsa Berria, 2012-10-30
Tratu txarrei eta ahalduntzeari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatuko dituzte egunotan Gasteizen, Jabekuntza kolektiboa emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko izenburupean Montehermoson egingo dituzten jardunaldietan. ETC-prentsa Berria, 2013-11-19
"Inoizko ahalduntze ariketa handiena izango da milioika eskoziarrentzat", esan du Alex Salmond lehen ministroak kanpaina amaierako mezuan. ETC-prentsa Berria, 2014-09-18
2015eko azarotik badugu "Emakumeen Ahalduntzerako Eskolak Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerrietan" izeneko sarrera wikipedian, non eskola hauen historia, ezaugarriak eta webguneak biltzen diren. ETC-literatura, saiakera Feminismoa eta politikaren aldaketak, Mari Luz Esteban, Susa, 2017
Erakunde eta elkarteetan parte hartzea sustatzeko, haien borondateaz gain, emakumeen ahalduntzea sustatzeko neurriak behar direla zioen Bizkaiko EHNEk, formazioa eta laguntza, hain zuzen. ETC-literatura, saiakera Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai Txalaparta, 2017
Uztapiderengandik Arrizubietarenganainoko jauzia ezinezkoa zatekeen berrogeita hamar urte horietan zehar finkaturiko hiru harri-pausuren sostengurik barik: euskara batua, Bertso Eskolak eta emakumeen ahalduntzea. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 225 zbk., 2018 - martxoa_ apirila
Arteak kalean eta Emakumeen ahalduntzea, aldaketarako giltza izango dira. ETC-prentsa Berria, 2012-11-27
Emakumeen ahalduntzea gobernuek "erosten" duten pakete horretan al dago? ETC-prentsa Berria, 2014-11-27
Herriko emakumeen alfabetatzean laguntzen du, eta AMUTED elkarteko kidea ere bada; emakumeen ahalduntze prozesuetan lan egiten du. ETC-prentsa Berria, 2015-11-21
Berdintasunaren alorrean aurrera egiteko, zenbait eragilek "beharrezkotzat" jotzen dute emakumeen ahalduntzea laguntzen duten politikak garatzea. ETC-prentsa Berria, 2015-05-19
Kanpainetan ez dela emakumeen ahalduntzea sustatzen diozu. ETC-prentsa Berria, 2015-10-27
Emakumeen ahalduntzea estrategikoa da borroka honetan. ETC-prentsa Berria, 2016-02-18
Horrenbestez, medikuntza alternatiboek emakumeen ahalduntzean eragina izan dezaketen arren, tentu handiz ikertu behar dira horien baitan sortzen diren genero-eskema eta -ideologiak. ETC-zientzia, zuzenbidea Etnografia feministak Euskal Herrian XXI. mendera begira dagoen antropologia, Mari Luz Esteban Galarza, Jone Miren Hernandez, EHU/UPV / UEU, 2016
Emakumeen ahalduntzearen barnean, eremu publiko garrantzitsu bat okupatzen eta gurea egiten ari ginelakoz. ETC-zientzia, zuzenbidea Festak, genero-harremanak eta feminismoa, Askoren artean, UEU, 2016
Eta ahalduntzea nola definitzen dugun, halako analisia eta balorazioa egingo dugu emakumeen ahalduntze-prozesuaz ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen, Askoren artean, UEU, 2019
Horrek emakumeen ahalduntzearekin batera, emakume erreferenteak sortzea ekarri du eta denek lorpen handi bat bezala bizi dutela esan daiteke. ETC-entziklopedia Emakumeak mugimendu zapatistan, Wikipedia
Tuterako kaleetan rapeatzen hasi zen hainbat lagunekin. Ondoren poesia irakurri eta idazten hasi zen. Emakumeen ahalduntzerako Rap irakaslea da. ETC-entziklopedia Nerea Loron, Wikipedia