Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ulertu duenean makillajearekin kamufla litekeela, halaber ulertu du ahalduntzeko modu bat ere badela. ETC-literatura, saiakera Han ez banengo bezala, Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza), Pasazaite, 2018
Norbera ahalduntzetik besteekin negoziatzen eta elkarlana egiten jakitea da kolektiboa gure kasuan. ETC-literatura, saiakera Zauri Bolodia, Oier Guillan, Txalaparta, 2018
Itzel pozten naiz dagoeneko geure-geure izen-abizenekin sina dezakegulako, ez dakit noren andrea baino gehiago garela jakiteak ahalduntzen nau. ETC-literatura, saiakera 1362 km euri, Garazi Goia / Goizalde Landabaso, Elkar, 2019
Hori horrela, zergatik ez ikusi isiltasuna (k) ahalduntzeko bide edo modu bezala? ETC-zientzia, zuzenbidea Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten, Itxaso Martin Zapirain, EHU/UPV, 2017
Ikaslea ez da bere ikasketa prozesuaren jakitun, hots, ez du ikaslea ahalduntzen ikasketa prozesuan zehar. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017. Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2017
Azkenik, Zero zabor estrategiaren oinarrizko alderdi bat (maiz amaieran jartzen dugu, baina filosofia honen helburu nagusietako bat dela ere esan genezake) herritarrak ahalduntzeko duen gaitasuna da. ETC-zientzia, zuzenbidea Zero zabor, Joan Marc Simon (Danier Zuazagoitia), UEU, 2016
Espiritu berritzailea eta abangoardiakoa izan du, eta lehen urteetan oso ondo bete zuen emakumeak sozialki ahalduntzeko helburua, elkarteak bultzatuz. ETC-prentsa Berria, 2013-05-24
Eritasuna onartzeko urratsak egitea zailtzen du egoera horrek, eta gaitza duena ahalduntzeko prozesuari ez dio inolako mesederik egiten", erantzun dio. ETC-prentsa Berria, 2014-10-11
"Euskahaldundu!" leloa erabilita, euskararen alde "ahalduntzeko" deia egingo dute 11 egunez. ETC-prentsa Berria, 2014-11-07
Ez da gizarte bazterketaren teoria bat, baizik eta agente bihurtzearen eta ahalduntzeko gaitasunaren ingurukoa: norberarentzat idatzitako gidoi horretatik ateratzeko aukera badago, norbere baldintzez ohartuz gero. ETC-prentsa Berria, 2014-12-28
Era globalean, ahalduntzerik gabe, lurralde baten gaineko agintea izan gabe ezin delako estaturik eratu. ETC-prentsa Berria, 2015-06-13
Trantsizio hori gutxi batzuen esku utz dezakegu, orain arte bezala, eredu zentralizatu baten barruan, edo aukera baliatu herritarrak ahalduntzeko. ETC-prentsa Argia, 2015-08-02
"Gainera, jarraitu behar dugu emakumeak ahalduntzen, haien aurkako ekintza bakar bat ere onar ez dezaten", gehitu zuen. ETC-prentsa Berria, 2016-07-31
Orain urte eta erdi, proiektua aurkeztu genuenean, esan genuen Europako gizarte eragileak ahalduntzera gindoazela. ETC-prentsa Berria, 2016-12-27