Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
agirretar izlag/iz Koldo Izagirrek sortutako Metxa pertsonaiarengandik eratorritako pertsona izaera.
Koldarkeriak ez ote zaitu eramaten halako garai agirretar baten desiran ezkutatzera? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 46. orr.
Eta Carmen Lopezenean euskal borrokalari askok Espainiako herri xehean bilatzen duena gertatzen da: agirretarren borroka ezagutzearekin batera ulertu egiten baitu, hedabide gezurtien gainetik eta mendekuaren azpitik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 56. orr.
Orain samur, orain erre, beti zerbait makinatzen, bere nortasuna hobekienik definitzen duena agirretarra izatea da. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 173. orr.
Ez dizuet esan: agirretarrek asko dute garciatarretik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 114. orr.