Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agintepe (ETCn 1.034 agerraldi) 1 iz agintearen mendekoa. ik agintaritzape.

Navarreria guzia kasik lur joa gelditu huan, Artoisko Kontea buru zuela armada frantsesak inguratua, eta Garcia jaunak, tragedia beltzak azkena jo baino lehen, bere agintepeko guziak bertan deseginda utzirik, jozak ospa atzeko ate ttikitik aterata Santio bideko galtzada barrena gaztelako mugaz haruntz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

Agintariak eta agintepekoak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Hauek guztiak idatziz eman zituen Mardokeok, eta gutunak bidali zizkien Asuero erregearen agintepeko probintzia guztietako judu guztiei, hurbilekoei bezala urrutikoei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 144. orr.

Zaldun guztiak saiatu ziren Eskalibur ezpata ateratzen; izan ere, elezaharrak zioenez, ezpata hura ateratzen zuen zalduna Bretainia Handiko errege bihurtuko zen, eta bere agintepean bilduko zituen erresuma txiki guztiak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

Berek eutsi egin zioten, Beldarrain komandanteak, mekanikaria izan arren, aldatzen jakin zituelako defentsa sistema zaharrak, lehen gerraren garaian heziak ziren militar ezgai batzuen agintepean osatuak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Eta lege hau artoski gogoratuko -ez baita hori neke- eta begiratuko duenak, denbora guti barne, bere egintzak Arrazoiaren agintepean, gehienetan, bideratzen ahalko ditu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 553. orr.

Horrela, kristau-fededunek, fedeak bere baitan daraman mundu eta bizitzaren ikuspegia elizako txokotik atera eta, Elizaren agintepeko ezkutu izatetik, azterketa librerako gai izateko gauza zela konturatzeko aukera izan zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Show erotiko eta pornografikoz beteriko kalea zen 42. kale ospetsua erabat aldatu da Giulianiren agintepean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

2 agintepean adlag

Eta nor zen Miel denak agintepean edukitzeko, orain hau, gero hori eta bihar beste hura egin zezatela agintzeko?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

Izua zen neurririk onena halako presondegi erraldoia agintepean edukitzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

Agintepean dituen beste 3.700 soldaduak "geroago" erretiratuko badira ere, "hiritik gertu" geratuko direla esan zuen.  Berria - Mundua   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere agintepean (11); haren agintepean (3)

bere agintepeko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus