Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
agar 1 iz substantzia likatsua, alga gorrietatik edota zenbait landaretatik ateratzen dena.
Artean oso gutxi erabilia esperimentu-gaitzat, zera zen haren bertute nagusia: aise eta bizkor ugaltzen zela, kolibaziloz ereindako agar-ontzietan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.
Pertsianak egiteko erabiltzen duten ramin zuhaitz tropikala bigarren mailara jaso dute, baita agar olioa sortzen duten zuhaitzen egurra ere. Berria - Gaiak 2004-10-15
2 zetrimida agar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1 )
Hautakorrak: bakterio batzuen hazkuntza inhibitu eta besteena errazten dute. Esaterako, "zetrimida agarra", Pseudomonas izan ezik gainontzeko bakterioen hazkuntza inhibitzen duena. ETC-entziklopedia Hazkuntza-ingurune, Wikipedia